GARA > Idatzia > Euskal Herria

M-22ak aukera berriak ireki dituela uste dute Kontseiluak eta UEMAk

Hauteskundeetako emaitzak aztertu ostean, Kontseiluak beharrezkotzat jo du «garai politiko berriaren atarian» euskararen normalizazioa bultzatuko duen lege bateratu bat onartzea. Donostian iragarri zuenez, udal berriak osatzean, haiekin banan-banan bilduko dira. Bestalde, «oso berezia» izango den UEMA Eguna aurkeztu zuten, Bergaran. Berezia, «inoiz ez bezala hazteko» aukera ikusten dutelako.

p014-f01_148x192.jpg

O. LARRETXEA - A. ABARIZKETA |

Hauteskundeak egin berri direla-eta, Kontseiluak atzo Donostian adierazi zuenez, honakoa garai aproposena da euskararen normalizazioan lagunduko duen hizkuntza politika eraginkorra arautzeko, baita orain arte egindako hainbat ikerketetan atzeman dituzten hutsune eta beharrak asetzeko ere. Horregatik, ordezkari politiko berriei «arduraz» jokatu dezatela eskatu zien.

«Kontseiluak eskua luzatu nahi die alkate guztiei eta udal talde berriei hizkuntza politika berri eragingarria abiatzeko lanetan jartzeko», esan zuen Paul Bilbao idazkari nagusiak. Igandeko emaitzak zeintzuk diren ikusita, gaineratu zuen «politika egokiak arautzeko aukerak zabaldu daitezkeela».

Nafarroari dagokionez, gogorarazi zuten abenduan Euskararen Legeak hogeita bost urte beteko dituela eta badela lege hori «errotik aldatzeko» garaia: «Hauteskunde garaian aldaketa proposatzen zuten alderdi guztiei batu daitezen dei egin nahi diegu», esan zuen Iñaki Lasa ildo politiko-instituzionaleko arduradunak. Bilbaoren aburuz, euskalgintza eta nafar jendartea nekaezin aritu dira hau salatzen eta aldaketa exijitzen, eta beraz, orain politikarien txanda da, eskaera kolektiboari erantzuna emateko.

Bidelagun eta ebaluatzaile

Aurreko bi agintaldietan udalen hizkuntza politiken neurketak egin ditu Kontseiluak, zehazki 2006. urtean -66 herri aztergai hartuta- eta 2010ean -116 herri aztergai-, eta hastear dagoen honetan ere, beste hainbeste egingo dutela iragarri zuten. «Aukerak zabaldu dira orain -esan zuen Lasak-, euskararen aldekotasuna garbi azaldu duten ordezkari batzuek udala eskuratu dutelako; beraz, itxaropen handiak ditugu eta ez dugu hauek zapuztea nahi».

Mezua hala ere, «denentzat» dela nabarmendu zuten; izan ere, aurreko agintaldietan alderdi nahiz ordezkari askok ez dute hartutako konpromisoa bete. «Jakin dezaten aztertuak izango direla, aurreko bi udal taldeak aztertuak izan diren bezala. Bidelagun izango gara, baina ebaluatzaile ere bai», ohartarazi zuen ildo politikoko arduradunak. Hemendik lau urtera aterako dituzten ondorioetan atzerapausorik ez dutela onartuko gaineratu zuten. Are gehiago, aurrerapausorik ez ematea ere ez dutela ontzat emango. «Ziklo politiko baten atarian gaude; eta beraz, -azpimarratu zuen Bilbaok-, hau da unea».

Orain arte egindako bi ikerketetan bildutako emaitzek begi bistan utzi dute, Lasaren aburuz, «alderdiek ez dutela irizpide homogeneorik hizkuntza politikak diseinatzeko orduan», are gehiago, udal talde nahiz alkate bakoitzak «bere aldetik» lan egin izana salatu zuten, ondorioz, «desorekak» sortuz. Horren erakusle da alderdi berak kudeatzen duen herri batetik bestera ere oso puntuazio ezberdinak topatu dituztela.

Ezinbestekotzat jo zuten, beraz, arau sorta komun bat egitea. Homogeneizazioaren erantzukizuna erabat «alderdi politikoena eta hautatuak izan direnena» dela adierazi zuten.

Euskarak normalkuntzarako bidean topatutako oztopoen artean, aipatutako homogeneizazazio ezaz gain, Euskararen Legea dago, Nafarroako kasuan. «Herritar guztiok gara hizkuntza eskubideen jabe, eta horiek bizi zaren tokiaren arabera aitortzea etikoki eta politikoki zitala da», Kontseiluaren aburuz. «Legeak 25 urte hauetan ez du inoiz aldaketa kualitatiborik izan eta Nafarroako Parlamentuan egindako aldaketak, zonifikazioari eutsita, eremu mistoan herri gehiago txertatzera mugatu dira», salatu zuten.

Hausnarketa eta ondorio hauekin guztiekin, Paul Bilbaok, arduradun politikoei elkarlanean aritzeko deia egitearekin batera, adierazi zuen «euskaraz bizi nahi dugunon garaia» dela, eta horregatik, herritarrei ere eskatu zien «egunerokoan pentsamendu horri jarraituz kontsekuente jokatzeko».

Udal berriak osatu bezain pronto, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak bilerak egingo ditu udal talde berriekin hizkuntza politikan eragin beharreko aldaketen inguruan hitz egiteko. Horretarako, «Hizkuntza Politika Berri Eragingarria» txostena jarriko du ordezkari guztien eskura.

UEMAren etorkizuna

Hauteskundeek utzitako emaitzen harira, aurtengo UEMA Eguna «oso berezia» izango dela adierazi zuten atzo ordezkariek Bergaran egindako prentsaurrekoan. Ospakizuna ekainaren 4an izango da Bergaran bertan, eta jaia «Euskal Herriaren hizkuntz normalizazioaren prozesuan ere mugarri izatea» nahi dute.

Jon Bollar UEMAko lehendakariak, egun gutxi barru Bergarako Alkatetza utziko duen Agurne Barrusok eta Maitane Arizabaleta Jardun euskara elkarteko kideak eman zuten ospakizunaren berri. Etorkizunari dagokionez, itxaropentsu azaldu ziren; izan ere, Bollarren iritziz, maiatzaren 22ak utzitako emaitzek egoera politiko berria eskaintzen diote UEMAri eta «hurrengo hilabeteetan inoiz ez bezala hazteko» aukera izango duela uste dute.

UEMAn sartzeko, bi baldintza bete behar dira: batetik, baldintza soziolinguistiko batzuk betetzea -herriko euskaldunak gutxienez %70 izatea- eta, bestetik, udalak nahi izatea -hau da, borondate politikoa izatea mankomunitateko kide izateko-. «Hauteskundeen emaitzei begiratu besterik ez dago konturatzeko mankomunitateak inoiz ez bezalako handitzea izan dezakeela», azaldu zuen UEMAko lehendakariak.

Egun 60 udalerri daude UEMAn. Hala ere, zenbaki horrek gora egitea dute helburu, eta horretarako, eta hauteskundeetako emaitzak aztertu ostean, baldintza soziolinguistikoak betetzen duten herrietara «banan-banan» jotzeko asmoa dute.

Bestalde, Agurne Barrusok gogorarazi zuen duela hiru urte bi arrazoi nagusi izan zituztela Bergara UEMAn sartzeko: «ematea eta hartzea». Barrusoren hitzetan, «Bergarak bazuen eta badu UEMAri zer eskaini, eta UEMAk ere bai Bergarari; herriak euskaraz dakien herri izatetik, euskaraz bizi den herri izaterako jauzia emateko baliabidea baita».

Maitane Arizabaletak, bere partetik, UEMAk Bergaran «arnasgune gehiago» sortzeaz gain, «euskaldunok euskaraz bizi gaitezkeela sinetsi eta jabetu behar dugula» azaldu zuen.

Azkenik, euskal herritarrei datorren larunbatean Bergarara joan daitezen eta UEMA Eguneko ekintzetan parte har dezatela eskatu zieten. «Asko baitugu egiteko Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean».

Datorren larunbatean UEMA Eguna, Bergaran

Bete-betea dator Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak datorren larunbaterako, ekainak 4, prestatutako jaia. «Gure hizkuntzak har dezan arnas» da hautatutako leloa. Bollarrek atzo Bergaran esan bezala, «arnasgunea psikologiko eta fisikoki euskaldunok behar dugun tokia da; hau da, euskaraz inolako trabarik gabe egiteko aukera ematen digun tokia».

Egun osoko egitaraua prestatu dute. Hitz gurutzatuen binakako lehiaketarekin hasiko da eguna, kanporaketa saioekin, 10.30ean, San Martin plazan. Finala eguerdian jokatuko dute.

Umeek ere izango dute leku berezia, Arizkoa plazan, hain zuzen, goiz eta arratsalde. Bestalde, 12.30ean ekitaldi instituzionala egingo dute: UEMAko lehendakariaren agurra, San Martin plazan. Ordu eta leku berean, kantu-jira izango da. Herri-bazkaria 14.30ean hasiko da, eta bazkalostean, kantu-animazioa. Dantzaldia ere izango da Erlaxi taldearen eskutik, 18.00etan. Gauean berriz, 23.00etatik aurrera, kontzertua, gaztetxean.

Hitz gurutzatuen lehiaketan izena ematea doakoa da, eta 16 urtez gorako edozeinek har dezake parte. Izena emateko epea datorren astelehenera arte luzatu dute. Epe berbera izango du herri-bazkarirako apuntatu gura duenak ere. Herri-bazkariaren prezioa 18 eurokoa da hamabi urtetik gorakoentzat, eta gaztetxoentzat 10 eurokoa. Txartelak erosteko, 946 27 91 95 telefonora deitu daiteke. Halaber, Bergarako ohiko tokietan ere salgai dira txartelak. Dena prest, beraz, UEMA Egunerako. Ana ABARIZKETA

Lakua destina 12,5 millones de euros a la promoción del euskara

El Ejecutivo de Gasteiz destinará 12.536.000 euros a la promoción del euskara en Araba, Bizkaia y Gipuzkoa durante este curso, un 2,76% menos que en el año 2010.

En una rueda de prensa ofrecida en la sede de Lakua, la viceconsejera de Política Lingüística, Lurdes Auzmendi, justificó dicha reducción presupuestaria alegando la situación de crisis económica que padece Hego Euskal Herria.

En cuanto a los programas puestos en marcha por el Gabinete de Patxi López, las subvenciones se dividen en cinco apartados: Euskalgintza, Medios de Comunicación, Lanhitz, TIC, y EBPN. Entre éstos, la mayor reducción económica ha afectado a las subvenciones destinadas a los medios de comunicación. El citado programa ha pasado de contar con 5,7 millones de euros en 2010, a estar financiado con 5.480.000 euros en 2011. Esta reducción se ha visto motivada por el incumplimiento de algunos medios, que no han respetado el mínimo de dieciséis hojas semanales en euskara exigido por el Departamento de Blanca Urgell.

Del mismo modo, Auzmendi anunció una reducción en el programa de Euskalgintza, que contará con 59.000 euros menos este ejercicio. Sin embargo, la viceconsejera no quiso explicar cómo podrá afectar esta medida a las actividades puestas en marcha para promocionar el euskara en la sociedad vasca.

Ni siquiera las TIC han conseguido dar la espalda a la reducción económica. A este respecto, no deja de ser extraño que el Ejecutivo de Gasteiz reduzca en 50.000 euros la partida destinada a las nuevas tecnologías, y al mismo tiempo defienda Internet como un medio de difusión prioritario para el euskara. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo