GARA > Idatzia > Kirolak

ITSASOA

Biarritzen jokatuko dute neskek munduko txapelketako seigarrena

p054_f04_97x96.jpg

H.L.A. I

WCT zirkuituko nesken seigarren proba Biarritzeko Cote des Basques hondartzan egingo dute, uztailaren 11 eta 17a bitartean.

Azken urteetan nesken munduko longboard txapelketa egin izan da Biarritzen, baina aurtengoan, munduko Roxy Pro txapelketa bikoitza izango da, longoboard modalitatearekin batera, nesken munduko surf txapelketa ere egingo baita.

Rankinga osatzen duten zazpi txapelketetako seigarrena izango da Biarritzekoa, eta nesken WCT zirkuituan diren lehiakideak izango dira bertan, tartean, egun munduko rankingean 9. postura iritsi den Pauline Ado hendaiarra, esaterako.

Lee Ann Curren biarriztarrak ere parte hartu ahal izango du gonbidapen wildcart bat eman baitiote. Lee Annek WCT zirkuitua egin zuen iaz, baina urte amaieran ez zituen behar hainbat puntu bildu eta aurten zirkuituan jarraitzeko aukera galdu zuen.

Uztailean beraz, munduko neska surflari onenak ikusi ahal izango ditugu Biarritzen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo