GARA > Idatzia > Kultura

Euskal baleazaleekin harremanak zituzten tribuen ondorengoak, Untzi Museoan

p058_f02_138x080.jpg

 

GARA |

Duela bostehun urte inguru harreman sendoak finkatu zituzten euskal baleazaleek Kanadako herri indigenekin. Atzo, Donostiako Untzi Museoak Kanadako Micmac herri indigenaren ordezkarien bisita jaso zuen. Eskasoni, Membertou eta Paqtnkek tribuetako buruzagiak zeuden aipaturiko taldean eta “Baleazaleak” erakusketa ezagutzeko aukera izan zuten.

Gertutik ezagutzen dituzte euskal arrantzaleen tradizioak, baleazaleen urrezko garaietan harreman estuak izan baitzituzten euskaldunek lur haietako biztanleekin. Horren erakusle, euskararen aztarna ugari er gordetzen ditu euren hizkuntzak.

“Baleazaleak” erakusketaren bidez, balearen arrantzari buruzko historian zehar ibilbidea egin zuten. Balearen arrantzaren urrezko garaia jorratzen du batik bat erakusketak, euskaldunek XVI. mendean Ternuara, Labradorera eta San Lorenzo golkora egiten zituzten espedizioak azaltzen baititu. Testuinguru horretan, erakusketak herri indigenekin sortu ziren harremanak ere jorratzen ditu.

Euskal Herrira egindako bisitan, Euskal Herriak eta Kanadako herri indigenek oraindik harremanak mantentzen dituztela azaldu dute Eskasoni, Membertou eta Paqtnkek tribuetako buruzagiek. Euren kultura eta tradizioak kontserbatzeko egiten dituzten ahaleginen berri ere eman dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo