GARA > Idatzia > Kultura

Olatu Talka jaialdiaren barruan 120 jarduera baino gehiago izan dira Donostian

p058_f03_091x076.jpg

 

GARA |

Kulturaren Europako Hiriburu izateko Donostiak aurkeztutako hautagaitza bultzatzeko, 120 jarduera baino gehiago egin dira asteburu honetan Gipuzkoako hiriburuko 40 gune ezberdinetan Olatu Talka jaialdiaren barruan. Sormena bultzatzea eta sorpresa eragile bilakatzea izan du xede jaialdiak eta bultzatzaileak pozik agertu dira emaitzarekin.

Kontzertuak, dantzak, txarangak eta kirol jarduerak izan dira, besteak beste, ostiraletik bart arte, eta herritarrek ere mikrofonoa hartu eta hitz egiteko edota kantatzeko aukera izan dute.

Eva Salaberria hautagaitza bultzatzeko bulegoaren arduradunak aurreratu duenez, epaimahaiak Donostiara bisita egingo du bihar. Ekainean jakingo da nork lortuko duen hautagaitza, eta, Salaverriaren ustez, lehia oso gogorra izango da, «gainontzeko hiriek ere oso proiektu onak baitituzte». Hala ere, Donostiak «proiektu berezi eta ilusionagarria» duela uste du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo