GARA > Idatzia > Euskal Herria

Auzitegi Nazionalak bosgarren euroagindua Vilaren aurka

GARA |

Fermin Vila preso politikoa pasa den astean epaitu zuten Belfasteko Epaitegian bere aurka Auzitegi Nazional espainolak eskatuta zituen euroaginduak zirela-eta. Saio horrekin amaitzeakoak ziren bere aurkako epai- ketak, baina Auzitegiak bosgarren euroagindu bat eskatu berri du gazte irundarraren aurka; ekainaren 30ean aztertuko da hori.

Iazko urrian izan zuen Vilak lehen euroagindu epaiketa eta epaileak ez zuen ontzat eman epaitegi espainolaren eskaera. Orain, beste lau eskaera ditu bere gain preso politikoak eta datozen asteotan jakingo da epailearen erabakia. Azken epaiketaren ondoren, euroagindu guztien gaineko epaia batera emango du Belfasteko Epaitegiak. Bitartean Vilak preso jarraituko du Irlandan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo