GARA > Idatzia > Kultura

Birmingham

Ehun ikusletik gora batu dira zinemaldi euskaldun, galego eta katalanean

Birminghameko Unibertsitateak antolatuta, lehenbiziko zinemaldi euskaldun, galego eta katalana egin zuten Midlands Artts Centre arte gune ezagunean. Etxepare institutuak jakinarazi zuenez, ehun lagun baino gehiago elkartu ziren «Elisa K» film katalana, «80 egunean» euskalduna eta «Crebinsky» galegoa ikusteko. Zuzendariek berek aurkeztu zituzten lanak, eta proiekzioen ondotik eztabaida saioak egin zituzten. Jon Garaño, Jose Mari Goenagarekin batera «80 egunean» istorio zintzo eta umoretsuaren egilea, pozik mintzatu zen pertsona helduen arteko harreman homosexualen gaineko lan honi buruz. 50 urte elkar ikusi gabe igaro dituzten 70 urteko bi emakumezko lagun dira protagonistak. Euskal institutuak nabarmendu zuenez, pelikulak jatorrizko bertsioan eman zituzten, ingelesezko azpitituluekin. Birminghameko Unibertsitatea da Britainia Handian euskara, katalana eta galegoa ikasteko aukera ematen duen unibertsitate bakarra.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo