GARA > Idatzia > Kirolak> Athletic

Jone ARTETXEBARRIA I Fernando Garcia Macuaren hautagaitzako kidea

Gure ezaugarriak

Zaila da hitzetan azaltzea gure estiloa zer den, Athleticen inguruan beste gauza asko bezala, sentimenduekin lotuta dagoelako. Ez da bakarrik dotorezia gauzak egiterako orduan, baizik eta zintzotasun horregaz jokatzeak ematen dizun poztasuna.

Gaur egungo kirol munduan, lehiakortasunak, espekulazioak eta diruak agintzen dute hainbat futbol taldetan. Aitzakia horrekin, athleticzaleok zaintzen ditugun baloreak, gure ezaugarriak, gure estiloa, ulertu ere ez dira egiten gu zer garen ez dakitenen artean, miresgarriak iruditzen zaizkien arren.

Geure buruarekiko eskakizun mailarekin dago lotuta. Helburuei ez diegu uko egiten, baina ez digu balio helburu horiek edozelan lortzeak. Guk aukeratutako baliabideekin, gure indarrekin, gure jendearekin, beti bide zuzenetik joanda, ahal dugun dena emanda, jarrera berezi horrekin eta guk geuk harrotasunez bizitzeko izan behar da.

Espiritu horrek eroaten gaitu, helburua lortzen ez bada ere, egindakoa txalotzera...

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo