GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Marka saiakera I Aia

Telleria II.ak bost aldiz berdindu du 163 kiloko errektangular zaharra

p038_f01_097x096.jpg

J.L. I

Urtzi Telleria zen atzoko beste protagonista. Urnietarrak sekulako balentria egin nahi zuen, eta lortu ere egin zuen. Berak 77 kilo pisatzen ditu, eta 163 kiloko errektangular zaharrarekin bost minututan marka pertsonala ezarri nahi zuen.

Bere pisuaren bikoitza baino gehiago pisatzen zuen harria zuen aurrean, eta, harria, gainera, berezia da, ez baita oraingo errektangularra; eskulekuak aldamenetan ditu, eta harriari gerrian maniobra egin behar zaio berdintzeko. Berak, ordea, bost jasoaldi eman zizkion, nahiz eta gaizki hasi zen, lehenengoa ustela eman baitzuen. Hortik aurrera bost on eman zituen.

Lehen jasoaldia 1.16ko denboran egin zuen. Gainontzeko denborak honakoak izan ziren; 2.10 bigarren jasoaldia, 3.08 hirugarrena, 3.50 laugarrena eta 5.56 azkena.

«Oso pozik nago. Uste dut marka ona ezarri dudala, eta oso konforme nago. Nire pisuaren bikoitza izateaz gain, harria zaila da, eskulekuak izkinetan ditu, eta gerrian maniobra egin behar zaio. Hasi ez naiz ongi egin, baina gero ongi joan da», esan zuen. Telleria II.aren asmoa harria sei aldiz jasotzea zen. «Azkenean pena horrekin geratu naiz. Sei jasoaldi nahi nituen, eta lehenengoa huts egin dut, baina uste dut lortutakoa oso ona izan dela. Marka hor geratuko da», esan zuen 25 urteko urnietarrak.

Torneoa

Torneo bat ere jokatu zen, lau harri ezberdinekin txanda librean. Izeta III.ak eta Beliosok lortu zuten garaipen Bertizen eta Lertxundiren aurka.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo