Akordioa eten dute oraingoz Hamas eta Al Fatak, ezadostasunak tarteko
Palestinarren arteko baketzean lagunduko lukeen trantsizio gobernuaren zertzeladak aurkeztu behar zituzten bihar Kairon (Egipto), baina lehen ministroaren izendapenak kalapita eta ezadostasun ugari eragin ditu, hainbat iturrik diotenez. Hamasek garrantzia kendu nahi izan dio biharko agerraldia bertan behera uzteko erabakiari, eta hainbat urtez luzatutako gatazkak sortutako korapiloa askatzeko behar besteko denbora hartu nahi dutela gaineratu du.
GARA |
Batasun palestinarra helburu duen erreiak aurrera egitea oztopatzen dion ataka kausitu du bidean, eta aitzina egiteko aukera arrisku larrian da. Hala, indar palestinarren arteko «zatiketaren amaierak» ez dirudi oso sendoa, duela hilabete pasatxo Kairon (Egipto) sinatu zuten akordioak kontrakoa erakusten zuen arren.
Izan ere, bi indar nagusien arteko ezadostasunak medio, Zisjordanian agintzen duen Al Fata eta Gazan agintzen duen Hamas, bihar Egiptoko hiriburuan palestinarren trantsizio gobernua aurkezteko egin asmo zuten agerraldia bertan behera geratu da. Halaxe jakinarazi zuen atzo Al Fatako Biltzar Nagusiko kide Azam al-Ahmadek, akordio batetara heldu bitartean ez direla berriz ere jendaurrean agertuko gaineratuz.
Hasiera batean, bi mugimenduetako lider nagusiak, Aginte Palestinarreko presidente Mahmud Abbas eta Hamaseko idazkaritza politikoko buru Jaled Meshal, ziren Kairon biltzekoak, trantsizio gobernuko zertzelada nagusiak argitze aldera. Zalantzarik gabe, jakin-min handiena gobernu hori gidatuko duen lehen ministroa nor izango zen jakiteak sortzen zuen. Hain zuzen ere, auzia gertutik ezagutzen duten adituek diote pertsona hori erabakitzeko ezintasunak sortu duela kalapita gehien, indar palestinarrak ez baitira inondik inora ados ipintzen.
Zurrumurruek diotenez, Abbasek Zisjordaniako lehen ministro Salam Faijad proposatu du kargu horretarako; Hamasek, ordea, ez du begiko aukera hori, zehazki, Zisjordaniako gobernuburu karguan daraman denboran palestinarren arteko banaketa areagotzea egozten baitio.
Haatik, adituek diote nazioarteko komunitatearen sostengua duela Faijadek. Abbasek bazuen horren berri, eta, adituen ustez, izendapen horrekin talde islamistarekin akordioetara heltzeak eragin zitzakeen balizko zigorrak saihestea zuen helburu -Israelek, AEBek eta Europar Batasunak «talde terroristatzat» dute Hamas-.
Hamasek, bere aldetik, pisua kendu nahi izan dio agerraldia bertan behera uzteari, «bi aldeen artean burutzen ari diren hartu-emanen seriotasuna» uzten baitu erabakiak agerian bere ustez. «Hainbat urtetako gatazka konpontzeko prestutasuna daukagu; normala da ezberdintasunak sortzea. Erabakiak behar bezala eta behar besteko denborarekin hartuko ditugu», azaldu du Gazako lehen ministro Ismaie Hanijek.
Akordioaren premia
Bien bitartean, ikusmiran dihardu Israelek, indar palestinarren arteko gobernu batek kalte egin diezaiokeela jakinda, noski. Palestinarrak, gainera, nazioarteko errekonozimendua lortzeko gogor ari dira lanean azken asteotan; irailean erabakiko du Nazio Batuen Erakundeko Biltzar Orokorrak eskubide guztien jabe kide gisa onartzen dituen edo ez.
Horren harira, urduritzen hasi da herrialde sionistako presidente Simon Peres, palestinarrekin «berehalako akordio bat» sinatzearen alde azaldu baita. «Aginte Palestinarrak ez dezala independentzia bere aldetik aldarrikatzeko akatsa egin», ihardetsi du.
Palestinarrek, gutxienez, 140 herrialderen sostengua beharko dute NBEko kide gisa onartuak izateko, eta AEBen babesa erdiesteko lanean dabiltza batik bat, Washingtonek beto eskubidea baitu Biltzar Orokorrean. Israelgo Defentsa ministro Ehud Barakek ez du uste AEBek palestinarren alde egingo dutenik, artean, bederen, ez baitute horrelakorik esan.
Negoziazioen harira, juduen kokalekuak eraikitzen jarraitzeko egitasmoei garrantzia kendu nahi izan zien atzokoan Barakek, «etorkizunean lur horiek palestinarrei transferitzen bazaizkie etxebizitzak ere eurenak izatera pasako baitira». Adierazpenok Jerusalemen 2.000 etxebizitza gehiago eraikitzea baimendu ostean egin zituen Barakek.
Ayer se celebró en Gernika un emotivo acto de despedida a los dos activistas del pueblo que tienen intención de participar en la II Flotilla de la Libertad. Precisamente, los dos vecinos serán miembros del barco llamado «Gernika», al cual han querido nombrar así para hacer un paralelismo y mostrar una relación fraternal entre esos dos pueblos oprimidos por fuerzas invasoras.
Mediante una declaración institucional, el consistorio quiso rendir homenaje al pueblo palestino, al cual «comprenden bien los sufrimientos y esperanzas que abriga». Al igual que instó al Estado sionista a cejar en su empeño de oprimir y ocupar al pueblo palestino, también pidi´ò a las gazazíes a seguir trabajando para alcanzar la paz con justicia y libertad.
El laureado escritor Alfonso Sastre, por su parte, centró su intervención en el cuadro del famoso «Gernika» que en su tiempo presentaron un grupo de pintores, el cual los activistas tienen intención de llevar hasta Gaza. «Será un símbolo para que cese -¡ya!- la opresión que el pueblo palestino está sufriendo».
El Gernika zarpará en breve desde algún puerto del Meditarráneo, provisto de ayuda humanitaria, y se reunirá en alta mar con la Flotilla de la Libertad. El navío turco `Mavi Marmara', atacado por Israel el año pasado, no podrá participar en el acto de solidaridad por no ser preparado a tiempo. GARA