GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Ekaitzaren osteko eta kirol enbataren aurreko barealdia

Espero bezala, Xalak pilota biziagoak aukeratu ditu, frontisetik gehiago irteten direnak; Olaizola II.ak, berriz, motelagoak, baina inork ez du kexarik agertu.

p034_f01_285x164.jpg

Jon ORMAZABAL

Ekaitz gogorrenen ostean, beti izaten da barealdirako tarte edo unetxoren bat, eta igandean iragarrita dagoen erauntsiaren atarian, erabateko lasaitasun giroan egin zuten atzo Buruz Burukorako material aukeraketa. Aimar Olaizolak eta Xalak jokatu beharreko finala, azken urteotan komentariorik eta eztabaidarik gehien piztu duena den arren, enpresek lapurtarrari jokatzeko eskubidea «itzuli» ziotenetik giroa asko lasaitu da, eta atzoko ekitaldian, bai ikusmina ohi baino txikiagoa izan zen igandean gainezka izango den Bizkaia pilotalekuan, bai kazetari bai ikusleen aldetik. Ortuellako pilota eskolako mutikoak izan ziren hitzorduari nolabaiteko kolore apur bat eman zioten bakarrak.

Azken egunetan nahikoa zalaparta eta istilu izan ostean, pilotariei eurei ere sosegurako jarrera igartzen zitzaien eta ez zen piloten inguruko inolako kexurik izan, nahiz eta Aimar Olaizolak ez zirudien erabat konforme Xalak aukeratutakoekin. Batez ere arautegiaren aldetik muga- mugan dagoen 103 gramoko pilota batek, frontisetik dezente irteten denak, ematen du eztabaidarako bidea. «Espero dut materiala erabakigarria ez suertatzea. Sakearekin gaur egun min handia egiten da eta espero dut bere pilotekin ondo moldatzea; bera neureekin ondo moldatzen ez bada, hobe niretzat», esan zuen.

«Orain alferrik da piloten inguruan aritzea, ni neureekin gustura geratu naiz eta horixe da inportanteena», gaineratu zuen Goizuetakoak, pilotaren bat gehiegizkoa izan ote zitekeen galdegin zitzaionean.

Xala, bestetik, oso gustura agertu zen aukeran jarri zizkioten pilotekin, eta bereen eta Aimar Olaizolaren piloten artean dagoen aldea nabarmendu zuen. «Nik bi pilotarik bizienak hartu ditut, eta oso pozik nago Aimarrenak ere oso politak iruditzen zaizkit-eta. Hartu du pilota bat frontisetik ondo irteten dena eta bestea baxuagoa, baina biak dira jokatzekoak. Jokatzeko pilotak dira, biziena nirea da eta motelena berea, berari nireak agian biziak irudituko zitzaizkion eta niri bereetako bat motelagoa dela», azaldu zuen lapurtarrak, hautsak harrotzeko inolako asmorik gabe.

Egia esan, halako ekitaldietan ezustekorako tartea oso txikia izan ohi da, bi pilotariek asteleheneko entrenamenduan egina baitzeukaten aurreko aukeraketa bat, eta ezinezkoa da gustukoren bat ez aurkitzea, nahiz eta Juan Mari Juaristiren lana muturrenekoak, biziegiak eta motelegiak saihestea den.

Buruz buruko final batean estreinatuko den Bizkaia pilotalekuak ere ez du aparteko kexarik sortu. Irujorekin batera, bertan buruz buru jokatu duen pilotari bakarra da Aimar Olaizola, eta gainera, azken asteotan bertan zortzi entrenamendu egin ostean, sekretu gutxi ditu Miribilako frontoiak Asegarcekoarentzat. «Inauguratu zutenean ere esan nuen, berria izateko, lurrari bederatzi edo hamar bat jarriko nioke, ez baitu inolako bote arrarorik egiten eta hori oso zaila da eraiki berria den pilotaleku batean. Hori bai, pilotak pisu handia hartzen du hor atzean eta erasoan aritzeko askoz ere atseginagoa da», nabarmendu zuen Aimar Olaizolak.

Airea kentzeko zaila

Xalak, partida bakarra jokatu du bertan, Aimar Olaizola eta Beginoren aurka galdu zuen Binakako finala hain zuzen ere, baina azkenaldian bertan egindako saioetan antzeman du Bilboko frontoiak atzeko koadroetan Gasteizko Ogetaren antz handia duela. «Zortzi edo bederatzigarren koadrotik oso zaila da arerioari airea kentzea».

Aurkariari errematerako pilota errazik ez uztea beti izan da pilotaren ardatzetako bat, baina buruz burukoak azkenaldian hartu duen joko molde berriarekin, airez sartu ahal izatea sekula baino garrantzitsuagoa da. Oinarriak trinketean dituen pilotaria izanda, Xalak beti izan du airez sartzeko joera handia eta, alde horretatik, askoz nabarmenagoa da Aimar Olaizolak joko molde berri horretara egokitzeko aurten eman duen aldaketa. «Gaurko egunean ia partida guztietan airez asko sartzen gara denok, ahal den guztietan, erritmoa asko bizitzen da eta, kontrakoa eman dezakeen arren, botera jokatzea baino askoz zailagoa da; erritmo handia izaten dute partidek eta neketsuagoa da», azaldu zuen Goizuetako aurrelariak.

Igandean aurkari izango duena gaur egungo joko moldera horren ondo egokitu izanak ez du Xala batere harritu. «Denok aldatu dugu gure jokoa, orain pilotari ia gehienok sakeari airez erantzuten diogu, eta tantoa azkar amaitzen saiatzen gara. Berak gantxo oso ona du, bere armarik onena da, eta normala da horri etekina atera nahi izatea. Hemen bertan, Irujoren aurka partida bikaina jokatu zuen Aimarrek, txapelketako handiena, ziur asko biek asko jokatu zutelako, eta ikusi zen, paretarekin luze aterata, airea kentzea oso zaila dela eta argi daukat hala jokatuko duela; luze atera eta errematea bilatu».

Gauzak, horrela, pentsa liteke igandeko finalean ez dela pilotakada gehiegirik izango, baina bai erritmo bizia. Taktikoki ezusteko handirik ere ez omen da izango. Xalak izan ohi zituen halakoak eta astelehenean sakeak zabalera egiten ere aritu zen une batzuetan, baina ez omen dute ezer berezirik prestatu berak eta atzo Bilbon egoterik izan ez zuen Zubietak. «Gauza arraroak dagoeneko pasatu dira», esan zuen lekuindarrak irribarrea ahoan zuela.

Igandera bitartean ere, gutxi hurbilduko omen dira pilotalekura. Iganderako aurreikusten duten erauntsirako indarrak gordeko dituzte biek ala biek, bakoitzak bere modura. Aimar Olaizolak masajea hartu zuen atzo arratsaldean eta gaur edo bihar korrika saio txikiren bat baino ez omen du egingo. Ohitura duen bezala, finalaren aurretik ohiko mendi osteratxoa eginda, indarrak berrituta eta txisparik galdu gabe heldu nahi du Miribillara.

Xalak gaur atseden eguna izango du, bihar mendira bueltatxoren bat egin eta «eskuak berotu ostean, amuarrainen bat ote dagoen ikustera» joango da Lekuine inguruko bere leku kuttunera. Istilu eta polemikaren ekaitzak gaindituta, finalaren kirol erauntsiari aurre egiteko prest egon beharra dago.

Pronostikoak

Xalak gainditutako osasun arazoek zalantzak sortu dituzte apustuzaleen artean eta dirua doblean aterako omen da Aimar Olaizolaren alde, nahiz eta Goizuetakoak honi batere garrantzirik ematen ez dion.

Olaizola II: «Espero que las 3.000 personas del público no irán con él»

La espera de cara a esta final se le ha hecho especialmente dura a Aimar Olaizola, cambios de fechas, de planes y hasta de rivales y sobre todo, esa sensación como de tener que justificarse de unas decisiones en las que no ha intervenido para nada -es más, desde el primer momento se mostró dispuesto a espera a Xala el tiempo que fuera necesario- han hecho que estas últimas semanas no sean sencillas.

De cara al domingo, el delantero de Goizueta es consciente de que existe una corriente favorable a Xala por los problemas que ha superado para estar en esta final, pero es algo que no puede controlar y a lo que no teme. «No tengo que tener miedo. Una cosa es que estén a favor de Xala y otra que estén contra mí. Habrá de todo y espero que los que vengan de mi pueblo no le van a animar a él. Con todo lo que ha pasado es normal que tenga a mucha gente a su favor, pero espero que las 3.000 personas del público no irán a favor suyo», declaró.

Es indudable que la del domingo es una final con una carga emotiva muy grande para el de Lekuine, pero por mucho que sea la novena, la tercera en la distancia, también tiene un significado especial para el de Goizueta, por mucho que todas sean distintas e importantes.

El año pasado, Aimar Olaizola no pudo disputar el Manomanista debido a su grave lesión y en seis meses ha conseguido una txapela a Parejas y estar en la final individual. «Hace siete u ocho meses ni siquiera sabía si podría volver a jugar. Estando medio cojo, tenía miedo de que no podría volver a jugar con Xala y estos por el nivel que hay. Estar en la final ya es un premio pero, una vez que estoy aquí hay que ir a por la txapela». J.O.

Asegarce junta hoy a comer a los campeones

Siguiendo la costumbre, Asegarce juntará hoy a comer en Sondika a los campeones Manomanistas de todas las épocas. Este año asistirán, entre otros, Gallastegi, Ariño I, Arriaran II, Gorostiza, Galarza III, Beloki y Patxi Ruiz.

Xala niega tener una presión especial, pero espera sacar «la rabia de dentro»

Hay quienes creen que lo sucedido en los días previos a la final puede servir como ese estímulo que Xala necesita para dejar de ser ese pelotari tan extremadamente frío que juega las finales como cualquier otro partido. Sin embargo, también existe la posibilidad de que todo el apoyo recibido en las últimas jornadas puedan acarrear más presión extra al lekuindarra.

De momento, el lapurtarra parece haber recuperado su aparente serenidad y, preguntado al respecto, ayer negó sentir ningún tipo de presión añadida de cara a la final del domingo. «No hay ninguna motivación añadida. Todo eso ya ha pasado. Eso sí, a ver si me sale lo que tengo dentro, espero salir con mucha rabia y a ver si me hace llegar a 22».

Eso sí, es consciente de que hay mucha gente que está con él y espera que tenga reflejo en las gradas, ya que habitualmente sus seguidores nunca destacan por ser los más animosos. «Como en todas las finales habrá gente con ambos. Sabemos que en Hegoalde la gente grita un poco más que la de Iparralde y a ver si esta vez los de Iparralde gritan algo más».

Tras dos intentos fallidos ante Martínez de Irujo, ésta podría ser la ocasión ideal de calarse, por fin, la primera txapela Manomanista, convirtiéndose, de paso, en el primer lapurtarra que lo consigue. El de Lekuine dice no tener ninguna sensación especial que diga que ésta es la buena, pero «quizás, respecto a otras finales manomanistas, ahora me encuentro con más confianza... será cuestión de la edad», ironizó.

Respecto a su estado físico, reiteró que se encuentra perfectamente recuperado y sólo se lamentó de no haber podido jugar un partido en el último mes. J.O.

Orma Bi organiza un maratón de 12 horas de pelota

Con motivo del X aniversario de su fundación, el club Orma Bi de Galdakao ha organizado un maratón de 12 horas de pelota, donde tendrán cabida casi todas las modalidades existentes. Será el 9 de julio en Galdakao.

Aitor Mendizabal disputa su última final en aficionados

Aitor Mendizabal, último fichaje de Aspe, juega esta noche en Elgeta la final del Cuatro y medio ante Ezkurdia. El de Antzuola cayó en cuartos ante Altzelai, pero fue repescado por lesión de éste y venció a Garralda en semis.

Interesantes estelares en Irun y Sopela

Media Euskal Herria se encuentra en fiestas y hoy hay programados dos bonitos festivales con atractivos estelares. En Irun, Berasaluze VIII-Begino / Bengoetxea VI-Albisu y en Sopela, Irujo-Laskurain / Titín III-Merino II.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo