GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

ERRUGBIA

Healyk eta Arañak zuzenduko dute Ordizia

p035_f02_888x888.jpg

J.L.

Ampo Ordiziak iaz egindakoa ikaragarria izan zen, eta aurtengoan bide beretik jarraitu nahi du. Atzo egin zuten zuzendaritza teknikoen aurkezpena, eta aurpegi berriak izango dira, gainera, bertan.

Axio Arañak jarraituko du taldeko entrenatzaile lanetan, baina ez da bakarrik arituko. Taldeak Paul Healy australiarra izango baitu zuzendari tekniko gisa, eta prestatzaile fisiko gisa, berriz, Gorka Nuñez arituko da, hau ere berria taldean, eta bide berriak zabaltzen ari dena.

Taldearen asmoei begira jarrita, iazkoa hobetzea dute erronka, eta horretarako Liga irabaztea izango litzateke aukeretako bat. Kopan, berriz, nahi baino lehenago joan ziren kanpora, eta denboraldi berriari begira ere hobetu nahi dute.

Goierritarrek betidanik egin izan dute lan handia harrobiarekin, eta hori ere ezinbestekoa dela esan zuten. Healeyk ere beheko jendearekin lan egiteko eskarmentua baduela eman zuten aditzera. Teknikariekin batera Aitor Araña presidentea ere bertan izan zen argibideak ematen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo