GARA > Idatzia > Kultura

KATE MOTZEAN: Jon Bollar

«Asia, Erdialdeko Amerika eta Hego Amerika ezagutuko nituzke gehiago »

p045_f01_111x111.jpg

UEMAko lehendakariari lasaitasuna iradokitzen dio udak. Iazkoa ona izan zuen Tailandia eta Indonesiara egindako bidaia ez dauka ahazteko, izan ere: «Oraintxe bertan errepikatuko nuke».

Udak iradokitzen dizun hitza edo adjektiboa?

Lasaitasuna.

Eta usaina?

Kresal usaina.

Atzerritarrak etorri eta euskara zer den galdetzen dute...

Euskaldunon altxorrik handiena. Euskal Herrian hainbaten eta hainbaten eguneroko hizkuntza. Normaltasunez erabili nahi dugun hizkuntza, baina inguruko beste hizkuntza indartsuen aldean babes txikiegia duena. Desagertzeko arriskurik ez izateko gainerako hizkuntzek euren lurraldeetan duten lege babes bera eskatzen duena.

Udako egunak ala gauak nahiago? Eta zertarako?

Egunak gero eta gehiago gustatzen zaizkit: hondartzara joateko, paseatzeko, Euskal Herriko txoko desberdinak ezagutzeko, jaietan ere eguneko giroaz gozatzeko... hala ere, noizean behin gauren batean irteteak ez du kalterik egiten!

Hondartzan, eguzkitan ala itzaletan ahal bada?

Hondartzan eguzkitan, eta noizean behin bainu bat hartuz gero... askoz hobeto!

Hondartzan ala mendian, MP3a edo irratia?

Hondartzan MP3 edo irratirik gabe! Asko jota zer edo zer irakurtzeko dudala. Irratia etxerako edo kotxerako utziko dut, eta MP3a bidaia luzeak egin behar ditudanerako.

Egunkaria ala liburua?

Egunkaria. Engantxatuta nago eta egunero irakurri behar izaten dut...

Oporretan erabat deskonektatuta edo herrian zer gertatzen den zeharka begira egotea gustatzen zaizu?

Erabat deskonektatzea ez, komeni da zeharka baino ez bada ere, herriko gertakarien berri izatea...

Inora oporretan joaten zarenean guztia ondo lotuta eramatea gustatzen zaizu edo inprobisazioz mugitzen zara?

Lotu beharrekoa nik lotzen dut Internet bidez. Ez naiz bidaia antolatuen zale.

Maleta handiarekin ala txikiarekin?

Maleta txikiarekin...maleta handia emazteak bete behar izaten du!

Argazki-makinekin dena gordetzen duena ala memoriaz fidatzen dena zara?

Argazki-makina kanpora joaten naizenean erabiltzen dut... urteak pasatu ahala memoriak egunetik egunera gehiago huts egiten dit.

Egin duzun oporraldirik bereziena?

Iaz Tailandia eta Indonesiara egindakoa... oraintxe bertan errepikatuko nuke.

Egiteko duzun ametsetako oporraldia?

Puff! Hamaikatxo lekura joango nintzateke... baina urte sabatikoren bat hartuta familiarekin Asia, Erdialdeko Amerika eta Hego Amerika gehiago ezagutzea gustatuko litzaidake...

Udan huts egiten ez duzun urteroko zita?

Aulestiko Santa Eufemia jaietan mendira igotzea.

Uda perfektu hura gogorarazten dizun kantua?

Udak estilo desberdinak gogorarazten dizkit: euskal rock kontzertuak, jaietako erromeriak, tabernetako musika modernoa... Perfekziorik ez dakit existitzen den, baina bizi izandako uda onenetarikoa iazkoa izan zen, eta kantua Shakiraren «Waka-waka», hemen gaztelaniaz eta Asian ingelesez eguneko 24 orduetan entzun behar izaten bainuen...

Irakurri eta erabat harrapatu zintuen liburua?

Unai Iturriagaren «Berandu da gelditzeko».

Euskal Herriko giro politikoa deskribatzeko erabiliko zenukeen fenomeno atmosferikoa?

«Tsunamia» entzuten da, baina nik ez nuke horrela deskribatuko, fenomeno hori soilik kostaldean izaten baita... nik «lurrikara politikoa» esango nuke, orain arte agerian zein ezkutuan agintzen egon diren asko eta asko ikaratuta utzi baititu.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo