GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Sokatira Euskal Herriko Txapelketa

Gaztedi taldeak argi utzi du 600 kilotan gertatutakoa ez dela zorte kontua izan

p033_f01_98x96.jpg

J.L.

Gaztedik irabazi zuen 560 kiloko lehen jardunaldia Laukizen. Euskal Herriko Txapelketa amaitzeko pisu hau bakarrik falta da, eta gorriek indartsu ekin diote lehiari.

Gaztedik irabazi zuen 600 kiloko txapela. Lorpen hori zorte kontua ez zela izan erakusteko asmoarekin abiatu dira pisu honetan, eta horixe egin dute, lehen jardunaldia bereganatu baitzuten jokatutako saio guztiak irabazita. Faborito nagusia, Goiherri, bigarren sailkatu zen, Laukizekoekin galdu zuten, baina gainerako tiraldi guztiak irabazi egin zituzten.

Hasiera batean, lau taldek parte hartu behar zuten, baina azkenean Goiherri B taldeak ere parte hartzea erabaki zuen, eta lan ona egin zuten Erandiokoen bigarren taldekoek. Gaztedirekin eta Goiherrirekin galdu egin zituzten bi tiraldiak, baina gainerako taldeak mendean hartzeko modua egin zuten.

Getxo sailkatu zen laugarren postuan. Horiek Gaztedi mistoa bakarrik hartu ahal izan zuten mendean, eta Laukizko bigarren taldeak azkena atera zuen, jokatutako tiraldi guztiak galdu egin baitzituen. Bigarren jardunaldia datorren larunbatean Berangon jokatuko da, eta hori amaitutakoan beste jardunaldi bat ere geratuko da pisu hau amaitzeko, eta horrekin batera amaituko da aurtengo sokatirako Euskal Herriko Txapelketa ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo