GARA > Idatzia > Mundua

Israelek arabiar diputatu bati ahotsa kendu dio Ontzidian parte hartzeagatik

Salbuespenezko lege eta arau sionisten ildoan, Israeleko Parlamentuak ahotsa kendu dio iazko Askatasunaren Ontzidian parte hartu zuen Hanin Zuabi diputatu arabiarrari. Bitartean, Greziako blokeoa gainditu duen ontzi bakarrak gaur Gaza ingurura iristea espero du.

GARA |

Israelek ez ditu eten Askatasunaren Ontzidiaren aurkako ekimenak, eta atzo diputatu arabiar bat zigortu zuen iazko ontzidian parte hartzeagatik. Parlamentuko Etika Batzordeak eskuineko alderdien proposamena onartu, eta osoko bilkuretan hitza hartzea eta batzordeetan botoa ematea debekatu egin dio, legealdia bukatu arte.

Hanin Zuabi Itun Arabiar Demokratikoko diputatuari, aurretik pasaporte diplomatikoa kendu zioten eta abokatua izateko eta Israelekin harremanak ez dituzten herriak bisitatzeko eskubidea ere ukatu egin diote.

Arabiar diputatua «Mavi Marmara» ontzian itsasoratu zen iazko Askatasunaren Ontzidian. Israelgo eliteko soldaduek «Mavi Marmara» ontzidiko ontzi nagusiari eraso zioten, ezarritako blokeoa gainditzeko asmoz Gazara zihoala. Abordatze bortitzean bederatzi ekintzaile turkiar eta estatubatuar bat hil zituzten.

Zuabi diputatuak Israelgo Armadaren aurkako kritika eta salaketak egin zituen, eta horren ondorioz, Israelgo Parlamentuko kide askoren kritikak jaso zituen. Orain, gainera, hainbat eskubide kendu dizkiote, zigor moduan. Osoko bilkuretan botoa eman dezake oraingoz, baina ez diote hitza hartzen uzten.

Parlamentariak adierazi zuenez, bere ekintzak legezkoak diren edo ez «epaimahai judizial batek erabaki behar du eta ez gehiengo eskuindarra duen batzorde batek». Horregatik, Auzitegi Gorenera jo du, Etika Batzordearen erabakiak indargabetzeko. «Jarduera politikoa mugatzeko helburua dute, batez ere Israelen bizi diren gutxiengoekin zerikusia dutenak», azaldu zuen helegitean. Berak gutxiengo arabiar-israeldarra ordezkatzen du; 1948an bertan geratu ziren palestinarren gutxiengoa, alegia.

Joan den astean beste polemika batek ere inguratu zuen Zuabi, Benjamin Netanyahu lehen ministroaren hitzaldia hiru aldiz eteteagatik.

Zigor hauek Israelgo Gobernuak azkenaldian onartu dituen lege egitasmoen ildo berekoak dira, politika sionistarekin bat ez datozen ahotsak isilarazteko. Izan ere, lurralde palestinarretako legez kanpoko asentamenduen aurkako boikota zigortzen duen legea onartu zuen joan den astean Parlamentuak.

Gazarantz

Bitartean, Askatasunaren Ontzidian parte hartzen duen «Dignité-Al Karama» ontziak gaur espero du Gazara iristea, Greziako blokeoa gainditu ondoren.

Greziar agintariek joan den uztailaren 7an gelditu egin zuten, eta igandean Kastellorizo uhartetik irtetea lortu zuen, ofizialki Alexandriako portura joateko. Baina helmugan Gaza jarri du berriro ere.

Maxime Guimberteau eledunak esan zuenez, poliki nabigatzen dute, erregaia aurrezteko. Ontzian «Haaretz» egunkari israeldarreko kazetari bat eta Al-Jazeera kateko talde bat daude.

asentamenduak

Israelek 6.900 etxebizitza berri eraikiko dituela iragarri du, horietatik 336 lurralde okupatuetako kokaguneetan -294 Beitar-Illiten eta beste 42 Karne Shomronen-, Jerusalen eta Naplusetik gertu.

La UE trata de eludir el reconocimiento de Palestina

La UE trata de evitar tener que votar en la ONU el reconocimiento del Estado palestino y ayer exhortó al Cuarteto a crear las condiciones para relanzar las negociaciones de paz israelo-palestinas, con el fin de evitar que la propuesta palestina llegue a la ONU. Reunidos en Bruselas, los ministros europeos de Asuntos Exteriores pidieron al Cuarteto para Oriente Próximo, (ONU, Estados Unidos, Rusia y la propia UE) «crear una perspectiva creíble para relanzar el proceso de paz». La UE «continúa creyendo que son necesarios progresos urgentes hacia una solución con dos Estados» afirmó una semana después del fracaso de la reunión en Washington entre la secretaria de Estado de EEUU, Hillary Clinton, su homólogo ruso, Serguei Lavrov, el secretario general de la ONU, Ban Ki-Moon, y la jefa de la diplomacia europea, Catherine Ashton. El ministro francés de Exteriores, Alain Juppé, no se mostró optimista pero añadió que «hay que aprovechar todas las oportunidades para evitar un callejón sin salida en setiembre en la ONU». EEUU amenaza con vetar la propuesta, a la que también se oponen Alemania e Italia, pero París y Madrid han dado a entender que podrían reconocer un Estado palestino. GARA

aire erasoa

Israelgo Armadak Gazaren hegoaldearen aurka -Khan Younesen ekialdean- igande gauean egin zuen aire erasoan bi pertsona zauritu zituen, horietatik bat oso larri dagoela, osasun arduradun palestinarren arabera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo