GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

sokatira I Euskal Herriko Txapelketa

560 kilotako garailea azkeneko jardunaldian erabakitzeko geratu da

p039_f02.jpg

J.L. I

560 kilotako Euskal Herriko txapela erabakitzeko azkeneko jardunaldira arte itxaron beharko da. Bigarren jardunaldia Berangon jokatu zen, eta Goiherrik eta Gaztedik berdinduta amaitu zuten. Une honetan Gaztedik puntu bateko aldea kentzen dio Goiherriri.

Laukizkoek eta Erandiokoek gainerako talde guztiak mendean hartu zituzten, eta elkarren arteko deman berdindu egin zuten. Lehenengoa Gaztedik bereganatu zuen, eta bigarrena, berriz, Goiherri A taldeak, honela amaieran ere bi taldeek berdinduta amaitu zuten.

Hirugarren posturako ere dema handia izan zen Getxo eta Goiherri B taldeen artean. Bi talde hauek Gaztedi mistoari irabazi egin zizkioten bi tiraldiak, Goiherrirekin eta Gaztedirekin, berriz, bi tiraldiak galdu, eta elkarren arteko saioan berdindu egin zuten, bakoitzak tiraldi bana irabazita.

Azkeneko postuan Gaztedi mistoa geratu zen, eta honek jardunaldiko tiraldi guztiak galdu egin zituen.

Ekinaldiko sailkapena horrela geratu zen. Lehenengo Gaztedi eta Goiherri A, 4,5 punturekin; hirugarren Goiherri B eta Getxo, 2,5 punturekin; eta azkena, berriz, Gaztedi mistoa, puntu bakar batekin.

Sailkapen nagusia, honela geratu da jardunaldi baten faltan: Gaztedi lehenengo, 9,5 punturekin; bigarren Goiherri, 8,5 punturekin; hirugarren Goiherri, B 5,5 punturekin; laugarren Getxo, 4,5 punturtekin; eta sailkapeneko azkenengo postuan, berriz, Gaztedi mistoa dago, 2 punturekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo