GARA > Idatzia > Kultura

udate: musika

Sariz betetako korrikaldiak

Donostia Jazzaldia clausura hoy su 46. edición con sonidos gospel, soul y blues en la Plaza de la Trinidad. El doble cartel presenta, por una parte, a la afroamericana Mavis Staples, acompañada de un sexteto y presentando «You are not Alone»; y por la otra, la Memphis Blues Tour de Cyndi Lauper, donde la neoyorquina aborda el género del blues con pasión.

p054_f04_060x060.jpg

Goio URIARTE I

Larunbatean musika jardunaldi luzea izan genuen; lehen hitzordua, Kursaal auditoriumean, Donostiako Jazzaldian maiz parte hartu duen Return to Forever talde mitikoarekin. Taldekideek prentsaurrekoan kontzertua berezia izango zela azpimarratu zuten behin baino gehiagotan, aurretik egindako saioetatik urrun, guztiz ezberdina izango zela aldarrikatuz. Donostiara etorritako taldeak horrela izango zela pentsarazi zigun. Taldea sortu zenetik teklatu eta piano-jotzaile Chick Corea eta baxu elektriko eta akustiko Stanley Clarke handiak partaide izan dituen talde honen bertsio honetan, Lenny White bateria-jotzaileaz eta Frank Gambale gitarra-jotzaileaz gain, Jean-Luc Ponty biolinista trebea bidelagun izan baikenituen. Auditoriuma lepo zegoen, jendea gogotsu eta musikariak gogoz aritu baziren ere, bere jazz fusio eta rockaren 70-80ko hamarkadako errepertorioko mugarri diren, «The Romantic Warrior» eta «Spain» bezalako abestien moldaketa zuri, lausengari, belaxkak egin zituzten, bertaratutako gehiengoaren gozagarri. Gutxi batzuek, ordea, oholtza gainean zeuden jazzeko erraldoiek emandako hitza nola jaten zuten ikusi genuen, moldaketa zaharkituaz osatutako saio luze eta aspergarria, betiereko estiloranzko itzulera hutsala.

Trinitate plazara korrika hurbildu ginen, ondorengo saio bikoitza ikustera. Heltzerako, McLaughin eta The 4th Dimension-en saioa hasita zegoen; plaza leporaino, aurreko gauean baino ikusle gehiago antzeman genituen, eta aspaldiko lagun zirimiria bisitari bertan genuela. Gure onerako, inoizko Britainiako jazz gitarrista handienetakoak, bere saioetan dituen gaitasun mugagabeen erakustaldi nekosoak egiteko ohiko joera baztertu eta 4th Dimension Band osatzen duten Gary Husband, Ranjit Barot eta Etienne Mbapperekin bat eginez, saio dotorea eman zigun, tarteka indartsuago ari zen euria ahantzarazteraino.

Gero, John Medeski (tek), Billy Martin (bat) eta Chris Wood (b), egun musika eszenan dagoen talde interesagarrienetakoa taularatu zitzaigun, Soul Bop izenpean, Bill Evans eta Randy Brecker bidelagun zituztela. MM&Wen aurreko bisitan ez bezala, ateri zegoen eta guztiok estaltzeko plastikozko zirak kentzeko aukera izan genuen. «Pixie Hop», «Rattle Trap», «Junkyard, Dipshot», «Cool Eddie», «Blue Pepper» abestiez osatuko saioa ona izan zen, freskagarria eta dibertigarria. Soul Bop delakoaren bi putzegileek, inoiz ez bezala, sendo eta indartsu, neurria eman zuten, saxofoi-jotzaile eta tronpeta-jotzaile bi hauen parte-hartzeak askorengan sorrarazitako zalantzak desagerrarazteraino. MM&W taldeak eskainitako erritmoz betetako saio ozarrak, ikusleriaren parte bat dantzan jarri zuen.

Trinitate plazatik berriro ere, gustura atera ginen eta aurreko gauean San Telmon, Mostly Other People Do the Killing taldearekin bizitako zirrarak errepikatu nahian, lasterka, auditorium bilakatu zaigun museora joan ginen. Bertan eskaintza ezberdinen artean erabaki behar, eta izandako guztietatik moduak hartu nituen, eta hauen artean, Jan Bang: Poppies From Kandahar taldeak emandako pieza bakarreko saioa azpimarratuko nuke, sormenez betetako bat-bateko musikan ezarritako mugak gainditu zituztelako. Hitzorduetara garaiz heltzeko hartutako lanak sari eskerga izan zituen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo