GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Aizkora I Bigarren Maila

Arkaitz Olanok datorren urtean Nafarroako onenekin batera lehiatzeko maila duela erakutsi du Elizondon

J.L. I

Olano I.a, Kañamares III.a, Loiarte, Xabier Mindegia eta Erdozia sailkatu dira Nafarroako Bigarren Mailako finala jokatzeko, herengun ilunabarrean lortu baitzuiten txartela Elizondon

Aizkolari bakoitzak bi kana-erdiko eta 60 ontzako bat erdibitu behar izan zuen, eta lehia handia izan zen, minutu eta erdian denak sartu baitziren. Arkaitz Olano izan zen onena, eta sei segundo sartu zizkion Julen Kañamaresi. Azkenekoak, berriz, maila galtzen zuen, eta Mandazenek Hirugarren Mailan aritu beharko du heldu den urtean.

Gipuzkoan, berriz, gur erabakiko da Bigarren Mailako txapela. Mendaron jokatuko da azkeneko saioa 18.00etatik aurrera, bertako pilotalekuan.

Final honetan honako aizkolari hauek izango dira: Otaño, Ugartreburu, Zaldua, Txapartegi, Larrañaga eta Irazu. Aizkolari bakoitak lau kana-erdiko eta bi 60 ontzako erdibitu beharko ditu saioan zehar.

Faboritoak aipatzerakoan, badirudi Unai Otaño eta Txapartegi direla. Biak ere badakite maila nagusian egotea zer den, eta horretan saiatuko dira. Finalean, berriz, lehen aldiz izango dira Larrañaga eta Irazu.

Mendaron ez da aizkolarien finala bakarrik jokatuko, herrialdeko lokotx-biltze Txapelketa ere jokatuko baita. Altuna, Azkoaga, Garmendia, Larrañaga eta Zulaika lehiatuko dira. 1,25 metrotara jarrita, 50 lokotx batu beharko ditu bakoitzak. Garmendia da irabazteko faborito nagusia, eta Jon Larrañaga izan dezake areriorik gogorrena, bi hauek baitira azken urte hauetako indartsuenak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo