GARA > Idatzia > Kultura

KATE MOTZEAN: David Zurutuza

«Oporretan inprobisatzea atsegin dut»

p038_f01.jpg

Abenturazalea omen da David Zururuza futbol jokalaria. Bi datu soilik: lehena, bidaiak larregi prestatzearen aldekoa ez omen da ilegorri hau, abiapuntua garbi duenean, «txapela buruan eta ibili munduan» leloa berea egiten duen horietako baita. Bigarrena, munduari bira ematea da bere ametsetako bidaia. Hori bai, maleta txiki batekin.

Udak iradokitzen dizun hitza edo adjektiboa?

Oporrak, atsedena, bidaiak, beroa, familia...

Eta usaina?

Ez nintzake usain batean pentsatzen jarriko, baina kilkerren soinuak udara gogorarazten dit.

 Udan ez da futbolaz hitz egiten...

Gehienbat horretarako erabiltzen dugu, deskonektatzeko. Normalean Frantziako Tourra ikusten jartzen naiz!!

Udako egunak ala gauak nahiago? Eta zertarako? 

Gauak nahiago izaten ditut, dudarik gabe. Fresko eta oso goxo egoten da kanpoko edozein terrazatan.

 Hondartzan eguzkitan ala itzaletan ahal bada?

Eguzkitan eguneko lehen orduetan, edo gaueko azkeneko ordutan gustatzen zait; gainera, nire azalak ez du oso ondo jasaten eta ez dut uste oso ona denik luzaroan eguzkitan egotea. Beraz, itzaletan nahiago, freskagarri batekin.

Hondartzan ala mendian?

Gero eta gusturago joaten naiz mendira, jende gutxiago ibiltzen da eta txakurrarekin ibil naiteke. Gainera itzal gehiago izaten da mendian eta lasaiago egoten naiz. Txarrena, bainatuz gero, ura oso hotza egoten dela ibaian!

 MP3 ala irratia?

Musika zuzenean nahiago, baina autoan irratia entzuteko ohitura dut.

 Egunkaria ala liburua?

Onartu behar dut egunkari gutxi irakurtzen dudala; liburuak berriz, gustuko ditut.

 Oporretan erabat deskonektatuta ala herrian zer gertatzen den zeharka begira egotea gustatzen zaizu?

Normalean herrian gertatzen den ezertaz ez naiz inoiz ohartzen, eta udan kanpora joateko aprobetxatzen dut.

 Telefonoa beti ondoan duzula ala noizean behin piztuz?

Mugikorra beti ondoan izaten dut, baina nazkatzen hasita nago eta ahalik eta urrutien izaten saiatzen naiz.

 Inora oporretan joaten zarenean, guztia ondo lotuta eramatea gustatzen zaizu ala inprobisatzen ibiltzen zara?

Hasierako ideia bat izatea garrantzitsua da, baina gero nola joan, non lo egin eta norekin joatea momentuan pentsatzen dut; beraz, inprobisatzea maite dut. Gainera abentura gehiago izaten dituzu modu honetan eginda, kar, kar, jar.

 Maleta handiarekin ala txikiarekin?

Txikiarekin, dudarik gabe.


Argazki makinekin dena gordetzen duena ala memoriaz fidatzen duena zara?

Ez naiz nire memoriarekin fidatzen, baina ez dut argazki kamerarik eramaten. Desastre hutsa naiz.

 Egin duzun oporraldirik bereziena?

Australiara joatea.

 Egiteko duzun ametsetako oporraldia?

Munduari bira ematea.

Udan huts egiten ez duzun urteroko zita? 

Hendaiako hondartzan gaueko bainua.

 Uda perfektu hura gogorarazten dizun kantua?

David Gettaren edozein kanta.

 Irakurri eta erabat harrapatu zintuen liburua?

«Los pilares de la tierra» liburua. Luzea, baina oso interesgarria da.

 Euskal Herriko giro politikoa deskribatzeko erabiliko zenukeen fenomeno atmosferikoa?

Ez naiz eguraldi gizona.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo