GARA > Idatzia > Kultura

Odei Barrosok emanen du bertsoa gaur Baionako Udaletxetik

KAZETA.INFO | BAIONA

Odei Barroso bertsolariari egokitu zaio aurten Baionako bestetako irekiera ofizialean bertsoa ematea. Barakaldon sortua, hiru urte zituela Urruñara joan zen bizitzera, eta han bizi da harrezkero. Bertsotan 13 urterekin hasi zen eta azken urteetan Euskal Filologia ikasketen eta bertsolaritzaren artean ibili da. 2008an eta 2010ean Ipar Euskal Herriko txapelketako finalista izan zen, baita azken Euskal Herriko Txapelketan ere. Gaur, 21.45ean, bertsoa emanen du Baionako herriko etxeko balkoitik plazan bildutako milaka festazaleendako.

Irekiera ofiziala gaur gauean izango den arren, Baiona zuriz eta gorriz jantzita esnatuko da. Goizeko bederatzietatik aurrera mota guztietako ekitaldiak izango dira, horien artean piper-tortilla lehiaketa (10.00etatik 11.30ak arte) edota Errobi ibaian egindako estropada, baionarren artean arrakasta handia duena (17.00etan). Musika eta dantza nonahi izango dira, besteak beste: Yannick Noah tenis jolakari ohiak kontzertua eskainiko du 21.00etan (Marcel-Dangou-n); eta gazteek Kid Bombardos eta Peré Dodudaboum taldeekin dute hitzordua, 23.00etan, Chao-Pelletier-en.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo