GARA > Idatzia > Ekonomia

Sasoikako langileak beren eskubideez informatzeko kanpaina abiatu du LABek

p021_f02.jpg

GARA |

Aurten ere, hamaikagarrengoz, sasoikako langileei begirako informazio kanpaina antolatu du LAB sindikatuak. Ipar Euskal Herriko herri turistikoenetan mota horretako langile ugari izaten da uda partean.

Epe laburreko kontratuak izaki, langileok maiz gehiegikeriak jasaten dituzte eta ez dute dagozkien lan-eskubideen berri. Horri aurre egiteko eta langileak ahal den heinean laguntzeko, liburuxka bat banatzen ari da, batez ere, ostatu eta hoteletako langileen artean. Urteen poderioz, batzuk zuzenean jartzen dira harremanetan sindikatuarekin. Urtero hogei kasu heltzen dira lan auzitegira (Prud'Homme delakoa).

Zuzeneko informazioa

Horrez gain, egun jakin batzuetan kontsultak egiteko aukera ematen diete uztailean eta abuztuan Donibane Garaziko administrazio-zentroan, Hazparneko Elgar aretoan eta Hendaian (Joncaux gunean) eta Baionan (Coursic karrikan) dituen bulegoetan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo