GARA > Idatzia > Kultura

Euri artean guardasolik gabe

Jazzaldia hizo ayer balance de su recientemente finalizada 46 edición, que se clausuró con un directo de Cyndi Lauper y Mavis Staples en una plaza de la Trinidad que chorreaba agua. La lluvia ha sido precisamente la protagonista de esta edición, al lograr cancelar varias actuaciones las dos últimas jornadas. Sin embargo, los conciertos de pago, además de realizarse sin incidencias, han logrado un nivel artístico brillante. Pero la estrella han sido sus 115.000 espectadores.

p040_f01.jpg


 
Goio URIARTE

Santiago egunean bukatu zen 46. Donostiako Jazzaldia, eta ez nolanahi. Izan ere, goiz partean, Toots Thielemans handiak Donostiako Jazzaldia saria jaso ostean, arratsaldean ezohiko kontzertua eskaini baitzuen Kursaalen. Azken saioa, urteetan ohi den bezala, Trinitate plazakoa, ikusleria zabalarentzat prestatu zuten antolatzaileek eta aurten Cyndi Lauper eta Mavis Staples ekarri.

Toots Thielemans, Jazzaldiko Donostia sariduna. Belgikarra, 90 urte betetzeko zorian dagoen jazzaren benetako mito bizia da, ez bakarrik aho-soinuarentzat leku nabarmena lortu duelako musikaren historian, baizik eta jazzeko artista historikoekin jotzeaz gain, musika honetako etxe goienean berezko merituengatik sartu delako. Agertoki erdira iristeko taldekideen laguntza behar izan bazuen ere, eseri eta berehala, aho-soinua ahoan sartuta, bere ibilbide arrakastatsuaren lagin ederrak eskaini zizkigun, abestien artean Parker, Evans, Coltrane, Lennon eta musika estilo ezberdinetako beste artista askorekin izandako istoriotxoak gogora ekarriz. Une batzuetan, taldea goxoki esku dardartiaz zuzentzen zuenetan, Bruselako maisuaren adinaz jabetu baginen ere, sasoian dagoela nabaria izan zen eta jazzlari gaztetxo baten antzera, berritasunerako eta zaila den bat-batekotasunaren zinezkotasuna lortzeko nahia agertu zuen, batzuetan trabatzeraino. Thielemansen jarrera eskertzekoa izan zen, bere izaeraren seinale, eta saioan, gogoan ditudan maila handiko beste artista batzuei ikusitako elikadura-saio hutsal baina zilegi horietatik urrun, barruko guztia eraman zuen. «Autumn Leaves», «Imagine», «Bluesette» eta «What A Wonderful World» izan ziren saio mundial honetako azken piezak, musikazale soilenetik jazz zale tematiena asetzekoa.

Azken dantza. Gero, asteburu luzean bidelagun izan dugun euri eta haizea indartsu bertan genuela «Trini»ra joan ginen, bapo bustiko ginela jakin arren, jazza ez zen programatutako ikuskizun erakargarriaz gozatuko genuenaren esperantzaz. Cyndi Lauperren saioa berandu hasi zen eta saio guztian zehar, Jazzaldiaren mailako jaialdi batean onar ezin daitekeen soinu arazo larriak izan ziren. Baina honek ez zuen giroa amatatu, kantari ezagunak arrazoi ezberdinengatik ahaztezina izango zen kontzertuari gogotsu ekin baitzion. Ahotsa onenean ez duelako akaso, aktore sena azaleratu zuen eta ikusleriarekin abegitsu, oholtzatik plaza erdira, eskaileretan gora eta behera, han-hemenka, jardun zen, euripean, saioa saltoka eta dantzan gogotsu jarraitu zuen bere ikusleriaren gozamenerako. Tamalez, beste batzuei luzetxo egin zitzaigun, nahiz eta bere hits ezagunak jakinguraz jarraitu.

Saioa amaitu eta agertokiaren antolaketa aldatzeko lanak luze egin zitzaizkien aurreko saioan plaza bete zuten askori, eta R&Rren Ospe Aretoko kide Mavis Staplesek saioari hasiera eman zionean bertaratutakoen herena, eguraldi kaskarrarengatik, joana zen. Euren kaltetan; gospeleko eta souleko izarrak, luxuzko bere taldearekin, saio dotore eta erakargarria egin baitzuen. Bertaratutakook, dantzan eta kantuan aritzeko aukera izan genuen, eta saioaren azken aldera, kristoren zaparradaren azpian, anaitasunean, gutxi batzuk geundela, aspaldiko garaiak burura etorri zitzaizkidan, jazza entzutera ero gutxi batzuk biltzen ginen garai urrunak.

«¡HALLELUJAH!»

Cyndi Lauper, con su «Memphis Blues Tour», y la gran dama del soul Mavis Staples clausuraron el festival en la Trinidad anteayer; con la lluvia cayendo incesante, mientras la afroamericana gritaba «¡Hallelujah!».

BRILLANTE

Así calificó Miguel Martín, director de Donostia Jazzaldia, el nivel artístico demostrado por los artistas en las actuaciones de la 46 edición, «una de las más brillantes de su historia».

MÁS PÚBLICO

A pesar de la incesante lluvia y de la cancelación de varios conciertos en las terrazas del Kursaal, el balance del festival cierra con 115.000 espectadores, casi diez mil más que en la anterior edición.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo