GARA > Idatzia > Euskal Herria

Basagoitik 24 puntu jasotzen dituen txostena helarazi die PSEri eta EAJri

Bilduk azken hauteskundeetan lortutako babes handiari aurre egin nahian, «herri proiektu handiak blindatzea» du helburu PPk eta, horretarako, 24 puntuko txostena osatu du. PSEko eta EAJko buruei helarazi die txostena, hain zuzen, hiru alderdiok indarrak batzea nahi baitu.

p012_f01_148x108.jpg

GARA |

EAEko PPko presidente Antonio Basagoitik 24 proiektu «erabakigarritan» oinarritutako txostena aurkeztu zuen atzo Bilbon, bere ustetan, maiatzaren 22ko hauteskundeetan Bildu koalizioaren emaitza onen ondorioz, behin eta berriz adierazi duen bezala, hainbat proiektu «blindatu» beharra dagoelako. Horren aurrean, PSEri eta EAJri instituzioetan proiektu horien garapena baliatzeko «akordioa» adostera dei egin die.

Bilbon eskaini zuen atzo prentsaurrekoa Basagoitik, eta Borja Semper PPko Gipuzkoako presidentearen babesa izan zuen. EAEko PPko buruak azaldu zuenez, txostenaren helburua da «Euskadiren garapenerako proiektu ekonomiko eta sozialak bermatzea». Horrexegatik, EAErentzat «datozen urteetan erabakigarriak diren 24 puntu, proiektu, printzipio eta azalpen jasotzen ditu».

Txostenari dagokionez, hiru ataletan banatuta ageri dira 24 proiektuak. Aurreneko zatia azpiegiturei dagokie, eta bertan ageri dira abiadura handiko trena, Donostialderako metro zerbitzua, euskal aireportuen handitze edo berritzea eta Pasaiako badiaren onbideratzea, besteak beste.

Bigarren atalak, berriz, ekonomia eta industria arloko proiektuen inguruan dihardu, industrialde berriak eraikitzeari buruz, esaterako; baita teknologia-parkeen handitzeaz eta euskal kutxen fusioaz ere.

Azkenik, hirugarren atalak kultur proiektuak ditu hizpide. Basagoitik azaldu zuenez baina, kultura «irekitasun» gisa ulertuz, hau da, «Euskadi turismo gisa erakargarri eginez, bisitatu ahal izango dena eta bertan inbertituz, erromatarrak iritsi aurreko garaian giltzapetu gabe», azaldu zuen.

Lakua, jakin-minez

Lakuaren erantzuna berehalakoan iritsi zen. Idoia Mendiak atzoko Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan adierazi zuen Patxi Lopez lehendakariak «interes handiz» aztertuko dituela PPk aurkeztutako proposamenak, horrela «24 proiektu erabakigarri horiek blindatu ahal izateko», euren helburua ere Bilduk proiektu horiek ez geldiaraztea baita.

Mendiak gaineratu zuenez, dokumentua ez da iritsi Lopezen bulegora, eta gogorarazi zuen lehendakariak jarri zuela PPren eta EAJren mahai gainean «herri akordio bat», hiru alderdiek «proiektu handiak partekatzen ditugulako».

HIRUrAK BAT

EAJ eta PSErekin, «puntu hauetan oinarrituta edota besteek proposatu ditzaketenen arabera», akordioetara iristea da Basagoitiren nahia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo