GARA > Idatzia > Mundua

Japoniako lehen ministroak legealdia beteko du, dimisio eskaerei muzin eginda

Naoto Kan Japoniako lehenengo ministroak epe laburrean Beheko Ganbera deuseztatzeko asmorik ez duela eta hauteskundeak 2013ko udan izango direla iragarri zuen atzo.

p018_f01_100x100.jpg

GARA | TOKIO

Japoniako lehen ministro Naoto Kan-ek epe motzean Beheko Ganbera deuseztatzeko asmorik ez duela azaldu du, eta, horren haritik, hauteskundeak 2013ko udan izango direla nabarmendu zuen atzo.

Kanek ekainaren hasieran adierazi zuen martxoaren 11n izandako hondamendiaren osteko berreraikuntza lanak bideratu ostean aurkeztuko zuela dimisioa. Agintariak Kyodo agentziari adierazi zionez, bi ganberen izendapenak aldi berean egiteko «eragozpenik» ez dago.

Oposizioak eta bere alderdiko zenbait kidek berehalako dimisioa eskatu arren, Kanek temati eutsi zion, Parlamentuan suntsitutako inguruak berreskuratzeko legeak onartu arte ez zuela kargua utziko argi utzita.

Kritikak kritika, lehen ministroaren iritziz, ez da dimisioa aurkezteko une egokia; egun, lehentasuna suntsitutako guztia berreraikitzea dela errepikatu du behin eta berriz. Hauteskunde orokorrak aurreratu nahia «hiritarren sentipenetik guztiz urruntzea» dela gaineratu zuen Kanek. Adierazpenok Behe Ganberan egin zituen, abuztuan dimisioa emango zuen zurrumurrua bolo-bolo bazebilen ere.

Kani ez duela martxoaren 11ko krisia kudeatzen asmatu egotzi diote eta, nahiz eta hiritarren artean ospea galdu, hiru lege onartu arte bere postuari tinko eusteko asmoa agertu zuen.

Suntsitutako eremuak berreraikitzeko aparteko aurrekontua sortzea, prozesu hau azkartzeko lege berezi bat ezartzea eta energia alternatiboa sustatzeko araua sortzea ziren hiru eskakizun horiek.

Atzo, suntsitutakoa berreraikitzeko bigarren aparteko aurrekontua onartu zuen Parlamentuak, eta, horrez gain, hirugarren bat ere ontzat emango dela aurreikusten da.

Lehen ministroak beste bi lege eraman beharko ditu aurrera. Alde batetik, lurrikarak eta tsunamiak kaltetutako eremuen birgaitzea azkartuko duen lege berria, eta, bestetik, energia alternatiboen ingurukoa, alegia, energia nuklearra murriztea ahalbidetuko duten arauak indartzeko balioko duena.

La energía nuclear crecerá a pesar de Fukushima

«La producción de electricidad de la energía nuclear seguirá creciendo en todo el mundo, a pesar del accidente ocurrido en marzo en el Central de Fukushima», aseguró el martes el jefe de la Agencia para el Organismo Internacional de Energía Atómica (OIEA).«El número de reactores nucleares seguirán aumentando, aunque el ritmo no será tan rápido como antes», afirmó Yukiya Amano. El Director General del OIEA hizo la declaración tras una reunión con el primer ministro japonés, Naoto Kan, que aboga por una eliminación gradual de las centrales nucleares en Japón, donde el riesgo sísmico es muy alto.

«Algunos países, han revisado sus políticas sobre la energía nuclear, pero muchos piensan que necesitan reactores de energía nuclear, incluida la lucha contra las emisiones de gases de efecto invernadero y el calentamiento global», adujo el Sr. Amano. «Por lo tanto, es importante sobre todo para garantizar la seguridad de las instalaciones nucleares», aseguró. Cuatro de los seis reactores de la planta de Fukushima fueron dañados por el terremoto del 11 de marzo y el tsunami que devastó la región de Tohoku. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo