GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Dergiren auziak bukaera onargarri bakarra dauka

Ageneko auzitegiak heldu den abuztuaren 17an hartuko du Daniel Dergiren kontra Estatu espainolak igorritako euroaginduaren gaineko erabakia; beraz, euskal herritarrak gutxienez beste hiru aste eman beharko du zain, etorkizuna airean duela. Atzoko saioan, Marie-Hélène Heyte abokatu orokorraren jarrera ez zen erabat argia izan. Izan ere, bere txosten idatzian euroaginduaren eskaera errefusatzeko bi argudio nagusi aipatu zituen ministerio fiskalak. Alde batetik, frantziar zuzenbidearen arabera Dergiri leporatzen dizkioten ustezko delituak preskribituak liratekeela idatzi du prokuradoreak. Bestetik, delituak «frantziar lurraldean» egin zirela nabarmendu du idazkian. Baina, beste alde batetik, ahozko auzian Hiriburuko militantea espainiaratzeko arrazoiak ere badirela adierazi zuen prokuradoreak, nolabaiteko anbiguotasun puntu batekin lotsagabe jokatuz.

Atzo Baionan hainbat lagunek aldarrikatu zuten bezala, Daniel Dergiren auziak bukaera onargarri bakarra dauka: berehalako eta behin betiko askatasuna. Bukaera horrek, gainera, azkar etorri behar du, hiriburutarrak jadanik atsekabe eta sufrikario gehiegi pairatu baitu Estatu espainolaren mendeku gosearen eta Justizia frantsesaren morrontzaren erruz. Euroaginduak bukatzea eta euskal herritarrak libre bizitzeko eskubidea bermatzea. Hori da irtenbidea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo