GARA > Idatzia > Kultura

«Zikuzulotik», Aitor Ruiz de Eginoren aluminiozko Adarra, zuhaitz eta animaliak, Grosen

p047_f01_149x109.jpg

Odei IRIGOIEN | DONOSTIA

Okendo kultur etxean ikusgai dago Aitor Ruiz de Egino hernaniarraren erakusketa berria irailaren 24ra bitartean. Bertan ikusleak 20 eskultura eta 24 margolan aurkituko ditu, guztiak aluminioz eginak edo material horrez eginiko xafletan margotuak, altzairuzko bi pieza izan ezik.

Zikuñaga auzoan bizi izan da egilea, eta «mendi ibilaldietan, Adarra inguruan batez ere ikusitako elementuak» irudikatu ditu era original eta koloretsuan. Betizuak, txoriak edo zuhaitzak dira gai nagusia, baina «Hernanik berak eta auzoak duten material industrialen bidez» egin nahi izan ditu, betidanik bertan landu izan direnak baitira. Tailerretik 300 metro baino gehiago urrundu gabe aurkitzen ditu behar dituen guztiak.

«Misterioari» lekua utzi nahi dio artistak, eta «bakoitzak imajina dezala obra edo tituluari erreparatuz bururatzen zaiona», interpretazio bakan eta higiezin batera mugatu barik. Inguratzen denak kolorez betetako obra distiratsuak aurkituko ditu, elementu naturalen ikuspegi berritzaile bat atzemango du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo