GARA > Idatzia > Kultura

UDATE

Lauaxeta olerkaria omenduko dute bihar Amaiur herrian

GARA | AMAIUR

Heldu den larunbatean, abuztuaren 6an, Amaiurko herrian (Nafarroa), Estepan Urkiaga Basaraz Lauaxeta poeta euskalduna omenduko dute herriko plazan, 19.00etan.

Ekitaldi ugari izango dira bertan omenaldi hau dela eta. Besteak beste, Antton Valverdek, Rafa Ruedak, bertsolariek eta dantzariek hartuko dute parte hitzorduan.

Antton Valverdek, piano eta ahotsean, olerkari bizkaitarraren hitzak kantatu zituen, Ana Sebastianen arrabita lagun zuela, «Lauaxeta» diskoan (Herri Gogoa, 1978) eta Rafa Rueda musikariak, «Ehungarrenean hamaika» (Gaztelupeko Hotsak, 2005) izeneko diskoaren ardura hartu zuen, Lauaxetaren heriotzaren mendeurrenean. Bertan, hamaika musikari garaikidek (Gari, Petti, Montoia, Duhalde, Jabier Muguruza...) kantatu zituzten horman tiroz hil zuten idazlearen hitzak.

1905ean Laukizen jaioa, Esteban Urkiaga Lauaxeta-k «Euzkadi» aldizkarian kazetari lanak egin zituen -mendebaldeko euskaran idazten zuen-, eta literaturako klasikoak itzuli. 1937an, 32 urte baino ez zituela, frankistek Gasteizko hilerrian fusilatu zuten. 1931n «Bide barrijak» olerki lana idatzi zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo