GARA > Idatzia > Euskal Herria

Eleak «garai berri baten aitzindari» izango den manifestazioa antolatu du

Abuztuaren 13rako deitu du Eleak plataformak manifestazioa Donostian. 17.00etan abiatuko da martxa La Perlatik, eta Okendoko plazan amaituko da «Euskal Herria libre eta legala» lelopean deitu duten manifestazioa. Horrela, Sortu legeztatzeko, errepresio oro desagertzeko eta Estatu espainolak ezartzen duen kartzela politika aldatzeko eskatuko dute bertan. Azken batean, bakean eta askatasunean biziko dugun garai berri bat aldarrikatuko dute.

p012_f01_200x117.jpg

Aimar ETXEBERRIA | DONOSTIA

Atzo egin zuten prentsaurrekoan, abuztuaren 13rako deitu duten manifestazioaren berri eman zuen Eleak plataformak. Bertan, garai berri baten aitzindari izango den martxa aipatu zuten; garai berri bat, non bakean eta askatasunean bizitzeko aukera izango duen Euskal Herriak. 17.00etan abiatuko da martxa Donostiako La Perlatik eta Okendoko plazan amaituko da. Aipatu, hasieran manifestazioa Bulebardetik abiatzekoa zela, baina Herrizaingo Sailak jarritako beto bat tarteko, La Perlan jarri dutela hasiera. «Euskal Herria libre eta legala» izango da lema eta eskubide zibil eta politiko ororen ahotsa nahi du izan.

Aro politiko berri batean gaudela adierazi zuen Eleak-ek, baina hala ere, hainbat gauza ez direla aldatu salatu zuen. Nahiz eta udal eta foru hauteskundeak «erdi normaltasuneko» egoera batean igaro, eurek aipatu zutenaren arabera, oraindik orain Madrileko Auzitegi Nazionalak euskal militanteak epaitzen jarraitzen du, ikur eta argazkien gaineko jazarpena jasan ezina da, ekitaldi politikoak debekatu egiten dira, ilegalizazioak...

Bateragune auziak eta Oarsoaldeko gazteen aurkako epaiketak, Estatuak bere horretan jarraitzen duela ikusteko balio izan diela aipatu zuen Joxean Agirre Eleak-eko bozeramaileak. Horrelako kasuen aurrean, euskal gizarteak altxatu egin behar duela aipatu zuen, eta, era berean, gisa honetako epaiketa politikoak ilegalizazio garaiaren ondorio direla komentatu zuen.

Eleak izaera anitzekoa dela nabarmendu zuen Agirrek, pertsonen balioa dela eurak bilatzen dutena eta ez bakoitzak ze siglaren azpian jokatzen duen. Horren adibide da, Ainhoa Aznares PSNko Iruñeko zinegotzi ohia zela prentsaurrekoan zegoen kideetako bat.

Eurek hitzetatik ekintzetara iritsi nahi dutela azaldu zuten. Uda hasieran Euskal Herriko egoera politikoaren gaineko balorazioa egin zuten, eta aurrerantzean, balorazioari heldu eta proposamen zehatzak plazaratuko dituztela aipatu zuen. Ildo horretan, premiazkoa iruditzen zaie Eleak-ekoei Sortu legeztatzea, baita ezker abertzaleko antolakundeen aurka egiten ari diren errepresioa amaitzea ere. «Eskakizun hau, alegia, erabateko legalizazioa, ikasturte berriarekin uztartu beharra dago», aipatu zuen Agirrek.

Horrez gain, ETAk hartu duen jarrerari jarraitzeko deia luzatu zion Estatu espainolari, hau da, aldebakarreko erabakia har dezala, biolentzia alde batera uzteko. Horiek horrela, euskal gizartearentzat indarkeriarik gabeko garai berri bat nahiko luketela gaineratu zuen Agirrek.

Gatazkaren ondorioak ere izan zituzten hizpide. Gatazkaren ondorioz, samina pairatu duten guztien sufrimendua aintzat hartu beharrekoa dela aipatu zuten, eta gogorarazi ez dutela onartzen biktimen artean sailkapenak egitea.

DONOSTIAN, 13an

Abuztuaren 13an, 17.00etan abiatuko da martxa La Perlatik Okendoko plazara bidean. «Euskal Herria libre eta legala» izango da leloa.

Egibar dice que Zapatero tiene tiempo para «mover ficha»

El presidente del GBB del PNV, Joseba Egibar, indicó ayer que, para la cita electoral del 20 de noviembre, los «distintos actores» en el proceso de paz y normalización tienen que «dar los pasos correspondientes» para que «esto definitivamente sea irreversible». Señaló que ETA debería plantear «una posición más allá de la que hoy conocemos» y que el presidente del Gobierno español, José Luis Rodríguez Zapatero, «tiene que mover ficha». Y aunque defendió que cada uno de los distintos agentes implicados «tienen su propia e intrasferible responsabilidad ante este tema», no aclaró cuál debería ser la posición de su partido.

En una entrevista concedida a Radio Euskadi y recogida por Europa Press, Egibar auguró que «sí habrá» noticias de ETA, «pero en su momento». Al referirse a la actual coyuntura, destacó que «todo el mundo, no sólo el Partido Popular, está jugando con las elecciones», para añadir que «hay un tiempo del Partido Socialista que se acaba».

«(Rodríguez Zapatero) Sabe en qué ámbito debe mover ficha porque, aunque no esté establecida la hoja de ruta, aquí tiene que haber pasos corresponsables por parte de todos para que esto definitivamente sea irreversible. Creo que ese escenario lo vamos a conocer para las próximas elecciones», puntualizó. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo