GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

SOKATIRA Torneoa

Nazioarteko torneo handi batekin ospatuko du Gaztedik bere urtemuga

p032_f02_98x96.jpg

J.L.

Mende erdi bat betetzea ez da eguneroko ogia, eta Gaztedi taldeak handikiro ospatu nahi du urtemuga hori, eta horretarako, nazioarteko lehiaketa handi bat antolatu du. Atzo zenbait ekitaldi izan ziren, baina gaur eta bihar jokatuko dira Laukizen sokatirako saioak.

Gaur, 10.30etik aurrera 680 kilokoan neurtuko dira. 13.00etan emakumezkoak arituko dira, eta 15.00etan, berriz, mutilak, 560 kilokoan. Tartean, 12.00etatik 13.00etara inaugurazioa izango da, eta 19.00etan, tiratako lekuan denentzat afaria izango da.

Bihar, 10.30ean 640 kiloko taldeak neurtuko dira eta 14.00etan, berriz, mistoak. 680 kilokoan honako talde hauek hartuko dute parte: Luthern eta Mosnang (Suitza), TTV Veenseboys (Herbehereak), Holland TOW (Ingalaterra), Abadiño, Getxo eta Mutriku.

560 kilokoan, berriz, hauek hartuko dute parte: Appenzell eta Mosnang (Suitza), Powerrangers A, Powerrangers B eta Fam Janssens (Belgika), Sandhurst (Ingalaterra), Sins (Suitza), Goiherri, Getxo, Gaztedi A, Gaztedi B.

640 kilokoan arituko diren taldeak: Israel, Luthern, Mosnang A, Mosnang B eta, Sins (Suitza), Powerrangers eta Janssens (Belgika), Veenseboys (Ingalaterra), (Belgika), Holland TOW eta Sandhurst (Ingalaterra), Getxo, Mutriku, Goiherri eta Gaztedi. Mistoan, berriz, hauek arituko dira: Herbehereak, Holland TOW (Ingalaterra), Gaztedi A, Bizkaia, Gaztedi B eta Nigeria. Emakumezkoen mailan hiru talde izango dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo