GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Aizkora | Latasaren Oroimenezkoa

Aurtengo hiru mailako torneoa antolatu dute Sunbillan aurreneko aldiz

p026_f02.jpg

J.L.

Sunbillan aurten ere Latasaren Oroimenezko Torneoa jokatuko da. Ostegunean izango da, 19.00etatik aurrera. Eliteak, gazteak eta aurten, lehen aldiz, gaztetxoak ere izango dira. Urtero sekulako ikusmina pizten du lehiaketa honek.

Maila nagusian hiru bikote lehiatuko dira, eta bakoitzak lau proba ezberdin egin beharko ditu, eta horiek amaitzen azkarrenak eramango du txapela. Iazko garaileak, Nazabal eta Etxeberria -azken hau Sunbilla bertakoa-, aurten ere bikote izango dira, eta iaz lortutakoa errepikatzeko faboritoak dira gainera. Horiekin batera, Donato Larretxeak eta Atutxak osatutako bikoteak ere hartuko du parte, baita Lopezek eta Arrospidek osatutakoak ere.

Ikusmina

Maila nagusikoez gain, gazteek ere sekulako ikusmina pizten dute, eta lehia horretan arituko diren batzuk, gainera, jadanik elitean sartuta daude. Etorkizuna badagoela baieztatzen dute, eta zaleek horiek ikusteko gogo bizia erakusten dute. Mugertza anaiek osatutakoa, Ohian Larretxea eta Olano I.a, eta Erasun eta Saralegi izango dira garaipenaren bila arituko diren hiru bikoteak. Hiru proba ezberdin egin beharko dituzte aizkolariok.

Azkenik, lehen aldiz gaztetxoak ere borrokan arituko dira. Horietako bat, Sunbilla bertako, Etxeberria II.a. Berarekin batera, Iker Vicente eta Zabaleta neurtuko dira. Hauek ere proba ezberdinak egin beharko dituzte, eta lehia horrek ere ikusmina piztu du, etorkizun handikoak baitira hirurak ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo