Ainara Maia Idazlea
«Ein Land zwischen Spanien und Frankreich (Baskenland)»
Pasa den asteburuan, abuztuaren 20an eta 21ean, Europako segalarien txapelketa jokatu da Esloveniako Cerklje na Gorenjskem herrian, eta sei herrialdek parte hartu dute bertan: Hego Tirol, Bavaria, Suitza, Austria, Eslovenia eta Euskal Herria.
Niretzat pertsonalki esperientzia aberasgarria eta gozagarria, eta Euskal Herriaren enbaxadore gisa harro, nahiz eta Euskal Herritik joandako segalariek txapelketa ez irabazi, Suitzako gizonezko batek irabazi baitzuen gizonezkoen sailean eta emakume suitzar handi batek emakumezkoen sailean.
Segalarien eta bertaratutako guztien artean giro oso jatorra eta atsegina egon zen, kirol lehia egon zen, baina adiskidetasun-bosteko eta besarkada benetakoak ere bai. Kantua eta dantza, jan-edana eta kultur arteko aberastasunez beteriko asteburu luze-laburra.
Bi urtetik behin antolatzen du txapelketa herrialde batek, eta bi urte barru, aurten Esloveniak antolatu duen gisa berean, Hego Tirolek antolatuko du Tondach herrian. Lau urte barru, 2015ean, berriz, Euskal Herrian izango da.
Niretzat ohore bat izan da Almitza elkarteari ere nire laguntza eskaini izana aleman interprete gisa, eta horren bidez eta denon laguntzarekin ikasi dut herrialde bat zer den: lurrari lotutako benetako pertsona naturalak, jatorrak eta abegitsuak, eta horiekin bi egun gogoangarri igaro ditut.
Bide batez, eta segaren bidez Euskal Herria ezagutarazi dugu Eslovenian, eta euskara lau haizetara hedatu dugu Bilbatik Frankfurtera eta Frankfurtetik Ljubljnara.
Eta Ljubljnatik Suitzara, Hego Tirolera, Austriara, Alemaniara. Goierritik, edo Highland-etik goi-mendietara, mendiaren altzora, lurrari eutsiz eta lurrari emanez, aupaka eta bengaka irrintziak eta txaloak. Euskal Herriaren enbaxadore bikaina Europan Almitza Sega Elkartea, weil ein Land zwischen Spanien und Frankreich gibt, lurralde bat Espainia eta Frantzia artean dagoela ezagutarazteko.