GARA > Idatzia > Euskal Herria

OKUPAZIOA

Fabrika zahar bat okupatu dute Eibarren «aginte bariko gune askea» sortzeko

Eibarko Cadenas Iris fabrika zahar eta abandonatua okupatu zuten atzo herriko gazteek helburu argi batekin: «Grisa kolorez bete eta eibartar orori aginte bariko gune askea eskaintzea». Eibarko Gazte Asanbladak berak idatzi baten bidez azaldu duenez, «gaztetxeak norberak dituen trebeziak eta ahalmenak besteenekin batu eta modu kolektiboan gure bizitza sozialean, politikoan zein kulturalean faltan botatzen ditugun ekarpenak eta harremanak garatzeko aukera ematen duela sinesten dugu». Horretarako, errespetuan eta elkarbizitzan oinarritutako gunea lortu ahal izateko, denon iritzia behar dutela aurreratu dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo