GARA > Idatzia > Euskal Herria

Adin txikikoekin joategatik helduei sarrera debekatu diete Bilboko bi tabernatan

Hirukide familia federazioak salatu duenez, hiriburuko hainbat tabernatan adin txikikoez lagunduta doazen gurasoei sarrera galarazi diete. Jarrera baztertzaileen aurrean neurriak iragarri dituzte.

GARA | BILBO

Hirukidek, Kide Ugariko Familien Elkarteetako Euskadiko Federazioak, gaitzetsi egin zuen atzo gutxienez Bilboko bi tabernatan adin txikikoei sarrera galarazi dietela, hauek helduez lagunduta egon arren. Lokalak zeintzuk diren zehaztu ez bazuten ere, tabernak hiriburuko Kale Nagusian eta Ercilla kalean daudela baieztatu zuten.

Natalia Diez Hirukideko presidenteak adierazitakoaren arabera, jarrera guztiz baztertzailea da, izan ere, «XXI. mendean seme-alabekin egoteagatik soilik poteatzera edota kafe bat hartzera ezin izatea joan diskriminazio hutsa da», esan zuen presidenteak.

Diezen arabera, Hirukideko bazkideen «hainbat kexu» jaso dituzte, «adin txikikoei jarritako betoa» salatzeko. «Familiek Hirukidera jo dute gugan konfiantza izan ote dezaketen jakiteko, etorkizunean salaketa formala aurkeztea erabakiko balute», gaineratu zuen.

Araudian babestuta

Salaketen berri izan bezain laster, Federazioa harremanetan jarri zen OCU kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkartea. Bertan jakinarazi zietenez, tabernek «ikuskizun eta jolas jokoei buruzko araudian bila dezakete babesa», hain zuzen ere, ostalaritza jarduera ere horrek arautzen du-eta. «Araudi horri eusten diote, zerbaiti eutsi behar diotelako», iritzi zuen atzo Federazioko presidenteak.

Hirukideko presidenteak gaineratu zuenez, jarrera hori Bilboko gainerako tabernetara ere zabalduko balitz, neurriak hartu beharko dituzte, «zentzuzkoa den moduan», jarrera «guztiz baztertzailea» dela uste dutelako.

Diskriminazioa

«XXI. mendean, seme-alabekin egoteagatik bakarrik, poteatzera edota kafe bat hartzera ezin izatea joan diskriminazio hutsa da», adierazi zuen Federazioko presidenteak.

NEURRIAK

Jarrera hau Bilboko gainerako tabernetara zabalduko balitz, neurriak hartu beharko dituztela iragarri zuten, jarrera guztiz baztertzailea delako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo