GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Top 14

Baionarren asmoak benetakoak direla ikusi da

Zuri-urdinek ligako txapeldunak mendean hartu dituzte, lehendik zituzten itxaropenak indartuz. Puntu guztiak ostikoen bidez lortu dituzte lapurtarrek, arlo horretan ere oso ongi dabiltzala erakutsiz.

p033_f02_098x064.jpg

AVIRON 18

STADE TOULOSAIN 13

Jon LEUNDA

Avironengan itxaropen handiak daude aurten, eta hasiera ezin hobea izan dute, egungo txapeldunak mendean hartu baitituzte ligari hasiera emateko. Indarrez eta itxaroenez gainezka jartzeko, ez dago ezer hoberik. Orain bidea jarraitu besterik ez daukate zuri-urdinek.

Atzoko partida ez zen handi horietakoa izan, baina hori ere normala da. Oraindik abuztuan gaude, eta ligako lehen jardunaldia besterik ez zen. Hala ere, nahiz eta Mundialean arituko diren jokalariak falta, bi taldeek ongi ibiliko direnaren itxura utzi zuten, eta ez da gutxi.

Baionakoek, gainera, ostikoekin primeran dabiltzala erakutsi zuten; atzo bi jokalarik lortu zituzten puntuak era horretan, eta garaipenerako bidea egin zuten. Jokoan ere ongi aritu ziren. Abiadura topatu nahi izan zuten hegaletan, baina Okzitaniakoek bidea ongi itxi zieten, Horrelakoetan ostikoak beharrezkoak izaten dira, eta hor asmatu egin zuten; horrek denboraldiko lehenengo garaipena eskuratzeko balio izan zien.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo