GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

Avironek ez du egindako lan onaren ordainik jasotzerik izan


LUZENAC 1

AVIRON 0

Jon LEUNDA

Avironek benetan zorte txarra izan zuen Luzenacen zelaian. Ez zen etxekoak baino okerrago aritu, baina azkenean esku hutsik itzuli zen etxera. Gauzak 25. minutuan hasi ziren okertzen: Degoulek txartel gorri zuzena ikusi zuen azkeneko atzelaria izanik falta egiteagatik. Bi minutu geroago, gainera, Diafutuak zelaia utzi behar izan zuen min hartuta.

Hala ere, partida ongi kontrolatu zuen Avironek, eta puntu bat gutxienez lortzeko moduan izango zela zirudien. Aldiz, 79. minutuan Fortunek etxekoen gola lortu zuen eta euskaldunek ez zuten erreakzionatzeko denborarik izan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo