GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Erremontea | Buruz Buruko Txapelketa

Denek ikusi nahi zuten finala

Hamar txapel dituen Ezkurra eta egungo atzelaririk onena, Urrutia, ez dira sekula banakako final batean lehiatu.

p043_f01_666x666.jpg

Jon ORMAZABAL

Buruz buruko finala izaten da normalean erremontearen egun handia eta biharkoak are handiagoa izateko osagai guztiak ditu, txapelketaren ibilbideak zaleei horrenbeste desio zuten finala ikusteko aukera eskaini baitie lehen aldiz. Historiako aurrelaririk onena egungo atzelaririk onenaren aurka, beteranoenik azkarrena jotzailerik handienaren kontra, azken hamarkadetako mitoa eta hurrengo urteetako dominatzailea parez pare; hau da, Ezkurra eta Urrutiaren arteko finala.

Azken hiru txapelak euren artean banatu badituzte ere -Urrutiak 2008an eta 2009an irabazi zuen eta Ezkurrak iaz lortu zuen bere hamargarren titulua-, orain arte ez dira sekula final batean elkarren aurka aritu. Aurtengoan ere, ez batak ez besteak ez du ibilbidea errazik izan.

Miguel Mari Urrutia hasiera-hasieratik zen txapela janzteko faborito argia, urtean zehar argi utzi baitu binakako egungo pilotaririk onena dela. Aldiz, lehen partidan Zeberioren aurka galdu ostean, txapelketatik at geratzeko zorian izan zen. Utergak bideratutako karanbola batek, ordea, ligaxkan aurrera egiteko aukera eman zion, eta, txapelketan behetik gora egin eta gero, bihar ere dirua doblean irtengo da bere alde. «Agian presioagatik izan da; ez nago ohituta faborito garbi izatera eta nire burua gehitxo presionatu dut. Hori bai, San Miguelen aurkako finalerdiak presioa alboratzeko balio izan zidan, ondo jokatu bainuen pilotan. Orain dena ahaztu eta Kotetoren hutsak bilatzen saiatu behar dut», azaldu zuen.

Binaka areriorik ez du Saldiaseko atzelariak eta azken bi hilabeteotan hileko pilotaririk onena izan da rankingean. «Binaka oso une onean nago, baina hau oso desberdina da. Oso pozik nago binaka partida asko irabazten ditudalako, baina buruz buru jokatzea beste kontu bat da; frontis guztia zuretzat duzu, eta, gainera, partida politik ez dudala egin ikusi da. Ea finalean ondo jokatzerik dudan».

Estutasunean hazi

Koteto Ezkurra handiari kontrakoa gertatzen zaiola esan genezake. Binaka garai batean izandako distira galdu du, aurtengo uda nahikoa eskasa izan da alde horretatik berarentzat, baina, aldiz, buruz burukoa heltzen denean onena emateko gai da. Hori bai, partidak ez ditu garai bateko erraztasunarekin ateratzen eta Urrizaren aurka kontrako 29-26 bati buelta eman behar izan zion bere hamalaugarren finalean sartzeko. «Azkenaldian ez naiz batere fin ibili; nik uste dut partida gehiegi jokatu ditudala. Aurtengo sistemarekin partida asko jokatu ditut binaka eta ni ez nago jada horrenbeste astez jarraian asteko hiru partida jokatzeko. Partida askotan oso gaizki eta imajina txarra emanez aritu naiz, baina buruz burukorako prestatzen ari nintzen; teknikoek atseden pixka bat hartu eta finalera oso ondo iritsiko nintzela esaten zuten eta bete egin da», aitortu zuen atzo Doneztebeko aurrelariak.

Askok uste zuten Ezkurraren aroa amaituta zegoela, baina iaz lortutako hamargarren txapelak oso oker zeudela erakutsi zuen. Txapel gosea ez zaio oraindik ase gainera. «Lehen galtzeak beldurra ematen zidan; orain, aldiz, badakit urteak aurrera doazela eta disfrutatu beharra daukadala. Onartuta daukat urteak aurrera doazela; fisikoki ez daukat hauen aurka jokatzerik, baina norberak bera armak atera behar ditu. Ni mentalki oso indartsu irteten naiz, oso ondo dakit nola jokatu behar diren partida hauek», gaineratu zuen.

Antza denez, Miguel Mari Urrutiak ere badaki finalak nola jokatu behar diren, buruz buruko lehia ia guztietan bezala, biak bat etorri baitziren finalaren gakoa sakea izango dela esatean.

Materialaren aldetik ez zen batere arazorik izan atzoko aukeraketan, Kike Elizaldek bi finalisten gustuko pilotak jarri baitzituen aukeran. Espero bezala, Ezkurrak erabilerrazagoak aukeratu zituen, eta, Urrutiak, aldiz, bere indarra baliatzeko lehorragoak.

Galarreta-Hernani

Juanmartiñena-Zubizarreta

Lezo

jubenilak: Juaristi-Rezusta

Agiña

Setien-Beloki

Santi Brouard-Lekeitio (17.00)

Olaetxea-Patxi Ruiz / Idoate-Laskurain; Lekeitioko torneoa: Berasaluze VIII-Begino / Martinez de Irujo-Pascual; Apezetxea-Aretxabaleta / Olazabal-Larrinaga.

Orozko (22.30)

Saralegi-Argote / Lemuno-Iza; Olaizola I-Beroiz / Bengoetxea VI-Ibai Zabala.

Cenicero (22.30)

Rico IV-Untoria / Tainta-Otxandorena.

Jai Alai-Plentzia (20.00)

LZP 4 kiniela; Bizkaia: A. Alberdi-Manci / Bilbo: Kalzakorta-Zabala / Donostia: Arta-Lopetegi / Gipuzkoa: Beitia-Madarieta / Araba: Foronda-Suso / Biarritz: Zuloaga-Onaindia.

Larrunarri-Amezketa (22.00)

Finalerdiak: kadeteak: Ibarrondo / Irribarria; Olano / Altuna; Nagusiak: Belloso / Ezkurdia.

Lekeitio recupera el pulso competitivo

Tras una pequeña tregua competitiva, Lekeitio toma esta tarde el relevo a Bilbo en cuanto a los torneos estivales, con la disputa del penúltimo programado en este largo verano. La competición vuelve además con un, a priori, gran partido, en el que Berasaluze VIII-Begino -campeones en Miribilla- se enfrentan a Martínez de Irujo -el pelotari con más torneos ganados, tres, este verano- que estará acompañado por Iñigo Pascual, que vuelve a tener una nueva oportunidad. El de Abartzutza disputó con Xala el torneo de San Fermín, en el que llegó a jugar la final Xala, pero Aspe no ha vuelto a contar con él como titular.

Visto el nivel mostrado por la pareja de Asegarce en Bilbo, con un Begino que pasa por su mejor etapa profesional, siendo la referencia de su empresa en la zaga, y un Pablo Berasaluze muy fresco y acertado tras los problemas físicos de comienzos de verano, pueden partir como favoritos ante un Irujo que no termina de coger el punto de juego deseado. Eso sí, a poco que estén entonados, los de Aspe conforman una pareja capaz de derrotar al rival más cualificado. J.O.

Materiala

Bi pilotariak oso gustura geratu ziren Kike Elizaldek aukeran jarritako pilotekin. Espero zen bezala, Ezkurrak mugitzeko errazagoak aukeratu zituen, eta, Urrutiak, berriz, bere indarrari etekina ateratzeko moduko pilota lehorragoak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo