GARA > Idatzia > Kultura

Pink Floyden filmak irekiko du Nafarroako Filmotekaren programa

GARA | IRUÑEA

Nafarroako Filmotekak gaur berrekingo dio bere programazioari Alan Parkerren «Pink Floyd The Wall» filmaren bidez. Saio berezia izanen da, aire zabalean, Nafarroako Liburutegia eta Filmoteka hartzen dituen eraikinaren atzealdeko zelaian, 22.00etan. Horrez gain, hiru ziklo ere abiaraziko dira: hots, errusiar eleberrigileei eskainitako zinema eta literatura erakustaldi bat; Punto de Vista zinema jaialdiko «Ipuinak, alegiak eta beste zenbait istorio» izeneko zikloa, eta, bukatzeko, INAAC Panorama ekimeneko saioak -zehazki Karlos Alastrueyren bi film emanen dira, bai eta 2010ean INAAC erakundearen diru laguntzak jasotako film laburrak ere-.

«Pink Floyd The Wall» film britainiarra 1982an egin zen Alan Parker zuzendariaren gidaritzapean eta Pink Floyd taldearen «The wall» disko mitikoan oinarrituta dago. Gidoia Roger Waters taldeko abeslari eta baxu jotzaileak idatzi zuen eta metaforaz eta sinbolismoz betetako lana da. Elkarrizketa gutxi ditu, eta, nagusiki, taldearen musikak eramaten du istorioa aurrera.

Bestetik, hilaren 7an Panorama izeneko zikloa hasiko da, bost film labur bilduko dituena. Hilak 14an, bestetik, euskarazko film laburrak izango dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo