GARA > Idatzia > Kultura

Bilbon esperimentu bat egingo du New Yorkeko Improv Everywhere kolektiboak

GARA | BILBO

YouTuben dituen bideo ospetsuengatik oso ezaguna den Improv Everywhere kolektiboak Bilbon egingo du bere hurrengo misioa. MP3 esperimentua izango da, talde estatubatuarrak munduko zenbait hiriburutan arrakasta handiz egin duen performance parte-hartzailea.

MP3 esperimentuaren deialdia Facebook bidez egingo da, eta parte-hartzaileek ahots artxibo bat jaitsi beharko dute euren MP3 irakurgailuetara; hori bai, esperimentua hasi arte ez entzuteko eskatu diete antolatzaileek. Adierazitako egun eta orduan (irailaren 3an, 17.00etan, Bilboko Alondigan) hasierako puntura joan eta play sakatu beharko dute, audioa batera entzuteko. Jarraian, ahots «ahalguztidun» batek zenbait jarraibide emango dizkie 40 minutuz, parte-hartzaileen artean dibertsio-uneak sortzeko eta inguruko jendearen artean erreakzioak pizteko asmoz.

Esperimentua irailaren 2tik 18ra bitartean egingo den HóPlay bideo-jokoen nazioarteko jaialdiaren barneko ekimena da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo