GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Rikardo Arregi 2011/8/31

Konstituzio sakratua

Deia

Ez zitzaion ziur aski uda hasieran inori bururatu uda bukatu baino lehenago Espainiako konstituzio sakratuak aldaketak izango zituenik, oso barneratuta baikenuen guztiok konstituzio sakratua horixe dela batez ere. Sakratua, esan nahi dut. Baina, ai, aspaldidanik dakigu sakratuaren kontzeptua gainbeheran dagoela gure gizarte eta pentsamoldeetan, eta, azkenik, konstituzio sakratua bera ere erori da arrunkeriaz beteriko mundu honetan. Konstituzionalista adjektiboa hain harro erabiltzen dutenek beste adjektibo bat bilatu beharko dute hemendik aurrera, nik, behintzat, ezin izango baitiot barreari eutsi hitz arranditsu hori berriro entzuten badut.

Uda hasieran, eta uda hasi baino lehenago, maiatzaren 15aren inguruko mugimendu, asanblada eta eztabaidak ziren nagusi hedabideetan. Mugimendu horren proposamenen artean demokrazia zuzenaren aldarrikapena zegoen; erreferendumak antolatzeaz, herritarren parte hartzeaz asko hitz egin zen. Bitxia da, oso bitxia, orain konstituzioaren aldaketarekin gertatzen ari dena: ez da erreferendumik izango eta aldaketa hamar egunetan burutuko da. Baikorrek errepikatzen zuten maiatzaren 15a eta gero gauzak aldatuko zirela demokraziaren funtzionamenduan(...); politiko askok esan zuten orduan belarriak erne zituztela, kaleetan gertatutakoa kontuan hartuko zutela eta abar eta abar. Eta abar. Konstituzioaren kontu honek erakutsi digu dena zela gezurra.

Legala izango da konstituzioaren aldaketa, ez dut zalantzarik. Legala ez balitz, aldatuko zuten zerbait legala egiteko, hortaz ere ez dut zalantzarik. Maiatzaren 15ekoen leloetako bat hauxe zen: "Demokrazia deitzen diote, baina ez da demokrazia". Jende asko eskandalizatu zen leloarekin, baina egunetik egunera argiago gelditzen da dugun sistemaren oskola demokratikoa izango dela, hauteskundeak-eta ditugu, baina barru-barruan duguna plutokrazia baino ez dela. Plutokrazia aberatsen gobernua da eta dirua dagoen gauza sakratu bakarra.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo