GARA > Idatzia > Kirolak> Txirrindularitza

Markel IRIZAR Radio Shack-eko txirrindularia

Tsunamia

Asturiaseko errepideetan egin dugun lehen etapa honek, Japonian gertatutako tsunamiak bezala, gure hondamendi propioa ekarri digu. Argi dago zori onaren jainkosak ez duela gure etxe atarira jo, zeren Tourretik hona, bat zuzen jo ezinda gaude.

Uztailean gure zorte txar guztia xahutu genuelakoan nengoen, baina taldekako erlojupekoan, berriz ere matxura batek etapa eta lidergoa galarazi zigun. Bazirudien jada gauzak zuzenduta zeudela. Taldekako sailkapenaren lidergoan ginelako, eta bi taldekide lehen hamarren barruan egiteko moduan zirelako. Baina, segur aski, lasterketa osoko jaitsiera azkarrenean Haimarrek gurpila zulatu du. Sei taldekidek itxoin diogu berriz ere multzo handira sartzeko ahaleginetan, baina bai bere sailkapeneko postuak, zein taldekako lidergoak, bere gurpileko haizeak ihes egiten zuen bezala, alde egin digu.

Eta zer egingo diogu ba! Kirola horrelakoa da, eta bihar ere eguzkiak argituko du. Espero dezagun hondamendia ez etortzea, eta olatu handiena jada pasata egotea!

Zorte onari itxaroten uzten zaituztet!