GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Top 14

Biarritzek zalantzaz josita utzi ditu Agilerako zaleak

Peyrelonguek lortu zituen lapurtarren puntu guztiak, denak ere ostikoekin.

BIARRITZ 9

AGEN  9

Jon LEUNDA

Biarritzek zalantzaz josita utzi zituen atzo Agilera estadiora hurbildu ziren zaleak. Jadanik bi norgehiagoka jokatu ditu, eta berdinketa bat besterik ez du lortu. Okerrena, gainera, emandako itxura izan da, bietan ere ez baitu oso ona eman.

Egia da jokalari garrantzitsu asko falta zaizkiola, baina Munduko Txapelketa dela-eta, gainerako taldeak ere tankerara dabiltza, eta hori horrela izango zela denboraldia hasi aurretik ere bazekiten.

Bi taldeek ere ez zuten ikuskizun handia eman. Entseguak egiteko aukera oso gutxi izan zen, eta halakoetan ostikoekin erabakitzen dira partidak, eta atzo ere halaxe izan zen, bi taldeek lortutako puntu guztiak zigorren bidez heldu baitziren.

Gauzak oso gaizki hasi ziren zuri-gorrientzat, Barnardek bi zigor gauzatu zituen, eta 21. minuturako 0-6 aurretik ziren. Zaleak ere urduritzen hasi ziren, ikusten ari zirena ez baitzitzaien batere gustatzen, eta gainera, jadanik markagailuan atzetik ziren, eta sei punturekin, gainera.

Atzetik joate horrek indarra eman zien etxekoei. Erasora jo zuten, partida iraultzeko asmoarekin. Hori ez zuten lortu, baina bai behintzat atsedenaldia iritsi aurretik berdinketa egitea. Peyrelonguek beste bi zigor sartu zituen, eta seinako emaitzarekin joan ziren aldageletara.

Bigarren zatia ere aspergarri samarra izan zen, lehen zatian ikusitakoaren berdintsua izaten ari baitzen. Hori bai, Biarritzek erasorako gogo gehiago erakusten zuen, baina Agenek atzean ongi eusten zien euskaldunen ahaleginei; izan ere, Laguisquetek zuzentzen dituen jokalariei nahikoa kostatzen zitzaien baloia mugitzea eta partidari abiadura handia ematea. Hala ere, Peyrelonguek zigor bat lortu zuen, eta aurretik jarri ziren markagailuan.

Hiru minuturen faltan

Partidako azkeneko minutuetan, ordea kanpotarrak gain hartzen hasi ziren, eta etxekoen entsegu marrara hurbiltzen. Aukera askorik ez zuten izan, baina horrelakoetan zigor bat ere oso arriskutsua izaten da, eta horixe gertatu zen.

Hiru minuturen faltan, Agenek zigor bat alde izan zuen, eta Courrentek berdinketa lortu zuen. Ikusitakoaren arabera, justuena ere horixe zen, eta merezitakoa eraman zuen Agenek.

El Aviron ofrece su peor cara y pierde en Burdeos

El Aviron de Baiona perdió ayer en Burdeos por 18-6 ante la Union Bordeaux-Begles. Tras la primera jornada, donde los labortanos ganaron al campeón, parecía que el partido de ayer era muy asequible, pero los entrenados por Gajan no ofrecieron su mejor versión. Los locales estuvieron mejor y, además, acertaron en los lanzamientos a palos, ya que todos los puntos los anotó Frazer tras marcar seis golpes de castigo.

Los blanquiazules, que ayer no tuvieron su mejor noche, apenas inquietaron a los jugadores locales y tan sólo dos golpes de castigo transformados por García maquillaron el marcador final. J.L.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo