GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

N1

Avironek azkeneko oren laurdena soberan izan zuen

LE POIRE SUR 1
AVIRON 1

Jon LEUNDA I

Avironi azkeneko oren laurdena sobratu zitzaion herenegun gauean jokatutako neurketan. Zuri-urdinek partida ona egin zuten, aurkariak baino gehiago izan ziren, baina huts baten ondorioz etxekoek berdinketaren gola lortu zuten, eta puntu bakar batekin etxeratu ziren.

Zuri-urdinek sailkapeneko azkeneko postuan jarraitzen dute, baina taldea azkeneko unean osatu behar izan dute, eta hori nabaritzen ari dira. Herenegun, gainera, beste ustekabe bat izan zuten, Texeira Barbosak min hartu baitzuen lehen oren erdia betetzerako. Ez dirudi Ginea Bissauko jokalariak ezer larririk duenik, eta gaitz erdi.

Lehen zatian zuri-urdinak hobeto aritu ziren, eta bigarrenaren hasieran lortu zuten gola. Gauzak ez ziren gehiegi aldatu, eta garaipena lortuko zutela zirudienean, zaplaztekoa hartu zuten. Orain burua altxatu eta aurrera begiratzea besterik ez zaie geratzen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo