TRAFIKOA
A63a gauez itxita egongo da Baiona eta Biarritz artean
Udako geldiunearen ondoren, berriz hasi dira A63 autobidea hiru errailetara zabaltzeko lanak. Irailaren 20ra arte autobidea itxita egongo da Baiona eta Biarritz artean, Landetarako norabidean. Arratsaldeko zortzietatik goizeko zazpietara iraungo du itxierak lanegunetan. Bidea zabaltzeko lanak azken fasean dira, eta 2012ko udarako bukatuta izatea espero dute.