GARA > Idatzia > Euskal Herria

Eudeleko zuzendaritza karguak banatzeko akordioa berretsi dute EAJk, PSEk eta PPk

GARA |

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Udalen Elkartea zuzentzeko aurkeztutako zerrenda bateratuaren akordioa berretsi zuten atzo EAJk, PSEk eta PPk Bilbon. Horren arabera, EAJko Ibone Bengoetxea izango da Eudeleko buru, eta Irungo Jose Antonio Santano alkatea (PSE) eta Gasteizko Javier Maroto alkatea (PP) lehendakariordeak, hurrenez hurren. Hautagai-zerrenda hau proposatzeko akordioa atzo sinatu zuten hiru alderdietako ordezkariek Sabin Etxean, Efe agentziari PPko iturriek jakinarazi diotenaren arabera.

Ibone Bengoetxea Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi eta alkateordea da. Eudelen buru izateko bere alderdiak hautagai aurkeztu izanaz hitz egiteari uko egin zion atzo komunikabideen aurrean, eta «zuhurtzia eta diskrezioa» argudiatu zituen. Hala eta guztiz ere, onartu zuen alderdiak bere izena proposatu izana.

Zerrenda bateratua hamabost hautagaik osatzen dute, hain justu, horixe baita Eudeleko batzorde eragilea osatzeko behar den kide kopurua. Zerrenda horretatik hamar EAJren hautagaiak dira, hiru PSEkoak eta bi PPkoak.

Gaur bertan amaitzen da hautagaitzak aurkezteko epea, eta datorren asteartean, Durangon, egingo duten batzar nagusian adostuko dute Eudelen zuzendaritzaren osaera.

Bildu, akordioetatik at

Bilduk gogor salatu du hiru alderdien artean lortutako akordioa; izan ere, koalizioa da azken hauteskundeetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan «zinegotzi gehien» lortu dituen indarra, eta akordio horren ondorioz ordezkaririk gabe geldituko da. Biduren iritziz, «Eudelen kontrola iraunaraztea» besterik ez dute helburu EAJk, PSEk eta PPk.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo