Ikas-Bik ez du hitzarmenik sinatuko Euskararen Erakunde Publikoarekin
Ikas-Bi guraso elkartea kexu da bai Hezkuntza Ministerioarekin, bai EEPrekin. Sare publikoan hezkuntza elebiduna sustatzeko bitarteko urriak dituztela-eta, zenbait eragilerekin parekatuz, «bereizketa» jasaten dutela uste dute. Aurten ez dute EEPrekin hitzarmenik egingo.
Arantxa MANTEROLA |
1983an Ikas-Bik Sarako eskola publikoan hezkuntza elebiduneko lehen adarra ireki zuenetik, aurtengo ikasturte hasiera «okerrena» izan dela nabarmendu zuen, atzo, hezkuntza publikoan elebitasuna sustatzen duen guraso elkarteak.
Baionako Euskararen erakunde Publikoaren egoitzaren aitzinean, Thierry Delobel Ikas-Biko lehendakariak eta Daniel Harotzarene lehendakariordeak jakinarazi zuten, aurten, sei bat eskoletan (Biarritzen, Angeluko bitan, Baionan, Bokalen eta Bankan) adar elebidunak irekitzeko proiektuak zeudela. «Bankakoa soilik gauzatu da, beste bostak bertan behera geratu dira Hezkuntza Ministerioaren politikagatik. Frantseseko irakasle postuak kentzeari lotu dio euskarakoen sorrera. Baldintza horiek onartezinak dira guretzat, eta ondorioz, BABeko 90 familiak euren haurrak euskaraz eskolatzeko aukera galdu dute», azaldu zuten.
Irakasleak trebatzeko ahalegin urriak, Donibane Garazin eta Azkainen «euskara indartuz» esperimentua (ikasgaien hiru laurdenak euskaraz, eta beste laurdena frantsesez) zangopilatzea edota zenbait eskola publikotan «Hezkuntzako funtzionario diren irakasle batzuek gurasoei seme-alabak sare elebidunean ezartzeko asmoak burutik kentzeko egindako azpilana» salatu zituzten, besteren artean.
Hezkuntza Ministerioa eta Akademia Ikuskaritza ez ziren, haatik, Delobelen kritiken jomuga bakarrak izan. Izan ere, Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) dagokion funtzioa ez duela behar bezala bete deritzo lehendakariak, eta Ikas-Birekiko duen jarrera ikusita, aurtengo hitzarmena ez sinatzea deliberatu dute, 20.000 euroko diru-laguntza «eskasa» errefusatuz.
Diskriminatuak
Alde batetik, EEPri leporatu zion, «2005ean sortu zenean ez bezala», azken urteetan Hezkuntza Ministerioari «men egitea». Are, sare publikoan ari ez diren beste eragileak -Seaska, esaterako- «lehenesten» ez ote dituen galdetu zuen. Horren lekuko, EEPk urtero banatzen dituen diru laguntzen zati handiena bost eragile nagusien artean (Seaska, AEK, UdaLeku, Euskal Irratiak eta Bertsularien Lagunak) banatzea jarrera diskriminatzailetzat jota. «EEPren kudeaketa politikoagoa da linguistikoa baino», esan zuen Delobelek.
Hezkuntza publikoan sare elebidunaren alde «engaiamendu handiagoa» izatera eta tokian tokiko eragileekin «elkarlana» sustatzera dei egin zioten EEPri.
Hezkuntza Ministerioari, berriz, Azkainek galdu duen irakasle lanpostu erdia itzultzeko eta bitarteko gehiago jartzeko eskatu zioten, baita bere ardurapean dauden irakasleen artean euskararen aldeko ahaleginak ez zapuzteko irizpidea zabaltzeko ere.
Horren guztiaren berri izan dezaten, Ipar Euskal Herriko hautetsiei gutuna igorri die Ikas-Bik, «askok ez baitute jakingo nola funtzionatzen duten Hezkuntza Ministerioak eta EEPk».
Tras haber analizado el comienzo del curso escolar en Ipar Euskal Herria, LAB ha manifestado su «preocupación» porque «las tendencias negativas ya detectadas estos últimos años se han acentuado notablemente». Recuerda que el presupuesto consagrado por el Estado francés a la educación «sigue en descenso permanente» y denuncia que, amparándose en «la excusa de contener la deuda», París siga suprimiendo puestos docentes (16.000 este año). En su opinión, las consecuencias de esta política son «irreparables» y acarrean el hacinamiento en las clases y, por ende, un deterioro obvio de las condiciones de trabajo de profesores y alumnos. Critica, asimismo, el proyecto de instaurar cursos de moral en primaria y el control sobre los alumnos que se obliga a llevar desde párvulos.
LAB denuncia también que la enseñanza del euskara y en euskara sigue sin disponer de los recursos necesarios y que el modelo de inmersión (Seaska) tenga que asumir a su cargo 18 puestos docentes.
La movilización junto a otros agentes, la lucha por un sistema educativo de calidad y la labor en favor de la enseñanza en euskara así como su oficialización serán sus ejes de trabajo este curso. A.M.
Ikas-Bik ez du parte hartuko datorren martxoan euskararen ofizialtasuna eskatzeko zenbait eragilek deitu duten manifestazioan. «Eskakizun politikoa da, gurea bezalako guraso elkarte bati ez dagokiona» esan zuten, beren indarra «mendiak baino, gertuko lerroak mugitzen» erabiltzea nahiago dutela argi utzita.