GARA > Idatzia > Kultura

IRRATIA

Infozazpi-k «Kale Gorrian» saioa hasiko du berriz, eta nobedadeak dakartza

Gaurtik aurrera «Kale Gorrian» saioak ikasturte berriari ekingo dio, Jon Mikel Fernandez kazetariarekin. Goizeko zazpi eta erdietan hasi eta bederatzietan amaituko da. Egunean eguneko gaiei begiratua eman eta analisia egitea dira magazinaren ardatz nagusiak. Aurten, berritasun batekin hasiko da denboraldia: asteartero, mahai-inguru politikoa egingo dute, eta Mariano Ferrer kazetaria, Joseba Santamaria, «Diario de Noticias» egunkariko zuzendaria, edota Gara egunkariko kazetari bat izango dira parte hartzaileak, besteak beste.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo