GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

FUTBOLA

Avironek burua altxatu ezinik jarraitzen du

AVIRON 0

VANNES 3

Jon LEUNDA

Avironek sailkapeneko azken postuan jarraituko du herenegun gauean mailaz igotzeko faboritoetako baten aurka galdu ostean. Zuri-urdinek oraindik ez dute aurtengo denboraldian partida bakar bat ere irabazi, eta bi berdinketa baino ez dituzte batu.

Neurketa oso azkar okertu zen, kanpotarrak jokaldi nahasi batean aurrea hartu baitzuten. Hortik aurrera zuri-urdinak saiatu ziren, baina ez zuten asmatu kanpotarren atearen aurrean, eta Vannesek ez zuen barkatu. Hortik aurrera Avironek ezer gutxi egin ahal izan zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo