GARA > Idatzia > Kultura

AIKOren «dantzaldi ibiltaria»

p059_f01_148x99.jpg

Euskal musika ondarea berritzea xede duen Aiko taldeko musikari eta dantza-irakasleek dantza tradizionalari buruzko Dantzaldi Ibiltaria delako ikastaroen edizio eraberritu bati ekingo diote. Horrela, hasiberriei zuzendutako oinarrizko dantza ikastaroarekin batera, asteroko topaketak antolatuko dira oinarrizko ezaguerak dituzten dantzazaleentzat, eta jotari buruzko espezializazio-ikastaro monografiko bat. Ohiturari jarraituz, jarduera horien osagarri gisa, hilero erromeriak egingo dira Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Urritik aurrera izango dira ikastaroak eta www.aikotaldea.com atarian eman daiteke izena. Bertan ikus daiteke ikastaroak noiztik noiz arte eta non izango diren ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo