GARA > Idatzia > Kultura

ANARTZ BILBAO | Musikazalea

Mututu

Atikoko behatzailea» voyeur japoniarra da eta ezinbestekoa du gauerdiko isiltasuna azpian bizi duen emakumea zelatatzeko. «Bertsolari»-n abiatu aurreko hutsunea da isiltasuna, amildegi ertza. «Argien ondotik» filma bera nahikoa da portugesez (edo galegoz) ikasteko, eta hain da isiltasun gabezia handia Lourdesek bederatzi Valium behar dituela lasai antzean aurrera egiteko. «Eta orain, nora?» filmean emakumeen (erabaki eta asmoen) kontua da isiltasuna, gizonak zarataka dabiltza-eta. «Gogoratzen direnean bakarrik existitzen diren istorioak» brasildarrean geldoa eta poetikoa dugu eguneroko mututasuna; hilerriko ateak ireki nahi dituen neskato batek belarrietan Franz Ferdinand bortitz jarrita apurtzen duena. «Rabinoaren katua» lotsabakoak «edertzeko ez bada ez apurtu isiltasuna» txinatarra hartu du ahoan, hitz egiten ikasita. «Lotsa» metroko begiraden jolas isilean trebe baina anai-arreben arteko komunikatu ezina da, hutsuneak betetzeko biniloak ozen topera jarri arren...

«Norbera zinemara doa eta bere gaua bizi du, zeremonia bera bete dutenak aintzat hartu gabe, tokia eta ordua aukeratuz, jantziz eta telefonoz deituz eta hamaikagarren edo bosgarren lerroa, itzala eta musika, inorena ez den eta guztiona den lurraldea, han denak inor ez direlako, gizona edo emakumea bere butakan, beharbada hitz bat barkamena eskatzeko berandu iristeagatik, norbaitek jasotzen duen edo jasotzen ez duen ahots baxuko komentario bat, ia beti isiltasuna, pantailan isurtzen diren begiradak, ondokotik, alde honetakotik ihes eginez», idatzi zuen Cortazarrek.

Pantaila aurrean ageri zaizkigun ametsak bizi nahian gabiltzala, magiaz betetako fabrika hustu eta errealitatera bueltatu gaituzte. Baina Kukutza bizirik dago, eta ez da mututuko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo