GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

Avironek irabazi ezinik jarraitzen du, eta kezkak handitzen ari dira Baionan

FREJUS  2

AVIRON  0

Jon LEUNDA

Argi gorri guztiak piztu dira Baionan. Hilabete eta erdi luze badira Liga hasi zenetik, eta zuri-urdinek bi berdinketa besterik ez dituzte lortu eta sailkapeneko azkeneko postuan daude. Okerrena, aurrekoak ihes egiten hasi direla, eta erreakzionatzen ez badute, gauzak asko okertuko zaizkiela.

Alain Pochat entrenatzailea aldaketa asko egiten ari da hamaikakoan, eta hori ez da seinale ona. Frejusen aurka ez zuten gaizki jokatu; izan ere, zuri-urdinek baloia ongi mugitzen dute, baina golak sartzea asko kostatzen zaie, eta jaso, berriz, oso erraz jasotzen dituzte.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo