GARA > Idatzia > Ekonomia

Hezkuntzako lanpostuen murrizketa amaitzeko eskatu dute Baionan

Estatu frantseseko beste hiri batzuetan bezala, kalitatezko hezkuntza bermatzeko, Gobernuaren azken urteotako «politika itsua» amai dadila exijitu zuten atzo Baionako karriketan 1.200 manifestarik. Deialdiak ezohiko batasuna izan zuen, hezkuntza publikoko zein pribatuko sindikatu guztiek bat egin baitzuten mobilizazioan. Gobernuak gaur bozkatuko dituen aurreikuspenetan hurrengo ikasturterako 14.000 lanpostu gutxiago izango dira.

p022_f01ONA.jpg

Arantxa MANTEROLA |

«Hezkuntza erasoa, sarraskitua». Baionako karriketan, atzo goizean, sindikatuen bozgorailutik entzuten zen leloak ondo baino hobeto laburbiltzen ditu 1.200 pertsona mobilizatzera bultzatu zituzten arrazoiak.

Eguna grebarekin hasi zuten, aspaldiko partez hezkuntzako sindikatu guztiak -sare publikokoak zein pribatukoak- dei bateratua egin ostean. Beren esanetan, Pirinio Atlantikoetako departamenduan Lehen Hezkuntzako ikastetxeen hiru laurdenek ez zuten klaserik eman.

Lan Burtsatik abiatutako manifestazioak emeki egin zuen Lapurdiko hiriburuko Herriko Etxerainoko bidea. Nabaria zen parte hartzaile gehienak irakasleak zirela, baina guraso batzuk beren haurrekin ere ikusten ahal ziren tarteka.

FSU, UNSA, SGEN-CFDT, FERC-CGT sindikatuetako eta FCPE guraso elkarteko ordezkariek zeramaten pankartan «Herri bat, eskola bat, gure etorkizuna» irakur zitekeen frantsesez. Karriketako protestetan gutxitan izaten diren sindikatu batzuetakoak ere han ziren, SPELC hezkuntza giristinoko eskoletako sindikatuarena, esaterako.

LAB sindikatuaren blokeko -jendetsuenetakoa- pankartak «Kalitatezko hezkuntzaren alde, aukeren berdintasuna» erreibindikatzen zuen.

Helburu bera

Guztiek ere helburu berbera zuten: Gobernuak datorren ikasturterako iragarri dituen lanpostu murrizketa berriak direla-eta euren haserrea adieraztea. Dagoeneko 16.000 lanpostu gutxiagorekin hasi dute aurtengoa (Pirinio Atlantikoetan 29 gutxiago 1. Hezkuntzan eta 50 gutxiago 2. Hezkuntzan, ikasle kopurua emendatu den bitartean) eta hurrengorako beste 14.000 irakasle-posturen desagertzea onartuko du gaur bertan Ministroen Kontseiluak.

Horiek horrela, hezkuntzaren kalitateak eta irakasleen lan-baldintzek jasango duten narriadura bistakoa da, sindikatuen iritziko. Hala salatu zuen, hezkuntza publikokoen izenean, Isabelle Soule FSUko ordezkariak mobilizazioa amaitutakoan.

Azken sei urteotan, irakasleak zein administrazioko langileak aintzat hartuta, guztira 80.000 lanpostu desagertu direla gogorarazita, hezkuntza publikoa «lurreratzen ari den Gobernuaren politika itsua» salatu zuen.

Lanpostu horiek batez ere erretreta hartzen duten funtzionarioen erdiak ez ordezkatuz galtzen direla nabarmendu zuen. «Hori guztia, 2000 urteko jauzi demografikoaren ondorioz, Bigarren Hezkuntzan ere ikasle kopurua emendatzen ari denean gertatzen ari da», gaineratu zuen Soulek. Bi urteko haurren edo behar bereziak dituzten ikasleen hezkuntza aukerak, psikologoen laguntza edo irakasle espezializatuena izateko eskubideak gero eta berme gutxiago du, bere esanetan.

Horren aitzinean, lanpostuen murrizketak amai daitezela eta politika errotik aldatzea exijitu zuen, «hezkuntza-sistema berdintzailea eta eskola-porrota ekiditeko modu bakarra baita».

Estatu mailan, irakasleen erdiek greba egin zuten eta 165.000 manifestari izan ziren.

El consejero navarro de Educación pide que no haya huelga

El consejero de Educación del Gobierno navarro, José Iribas, compareció ayer en el Parlamento para informar sobre el recorte de plantilla en centros públicos de Enseñanza Secundaria y justificó el aumento de 17 a 18 las horas lectivas del profesorado de Secundaria, ya que «no afecta a la calidad» y conlleva un ahorro de más de 8 millones de euros.

Iribas afirmó que la huelga convocada para el 27 de octubre es «política» y que para convocarla se han utilizado como «excusa» los ajustes en Educación. Explicó que con las modificaciones introducidas no se despiden docentes, sino que se dejan de contratar a 112 interinos, «con el consiguiente ahorro económico», pero, subrayó, «sin afectar a la calidad de la enseñanza ni a los derechos laborales».

Aseguró que «los sindicatos de otras comunidades se darían con un canto en los dientes si se les aplicara el horario lectivo de Navarra».

La portavoz de Izquierda-Ezkerra, Marisa De Simón, replicó que el tema no es una cuestión horaria, «ya nadie habla de las 18 horas», y denunció que «los recortes se han producido sin la negociación previa con la parte sindical». La portavoz de Bildu, Aitziber Sarasola, sostuvo que «si hay que recortar, hay otros sitios de los que recortar», e instó a que la educación pública sufra «lo menos posible con esos recortes».

El consejero recibió el apoyo de UPN y PSE. El portavoz de este último partido, Pedro Rascón, expuso su preocupación por «la imagen que se está transmitiendo de la enseñanza pública» y planteó asimismo «dudas» sobre el objeto real de la huelga convocada por los sindicatos. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo